Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak 2017-18 denboraldirako Silvia Arderius zentrala eta Adriana Cardoso de Castro eskuin hegaleko jokalariak fitxatu ditu.

Biak 26 urteko jokalariak, Arderiusek bere kirol ibilbidea batez ere Alcobendasen burutu du eta azken bi denboraldiak Aula Valladoliden eman ditu. 188 golekin egun Loterías Ligako golegile nagusia da, bataz beste partidako 7,5 gol sartuz. Taldeko joku erasoa hobetze aldera fitxatu du madrildarra SUPER AMARA Bera Berak.

Alemaniako ligan hiru urte eman duen Bera Berara itzuliko da Adriana Cardoso de Castro. Europara Danimarkako Randers taldera iritsi zen eta Bidebietan 2012-13 eta 13-14 denboraldiak burutu zituen, bi triplete lortuta, aurrenekoa Reyes Carrere entrenatzailearekin eta hurrengoa Imanol Álvarezekin. Alemanian SVG Celle taldean urtebete egin zuen eta bi urte HSG Blomberg-Lippe taldean. SUPER AMARA Bera Berak eskuin hegala indartu nahi du ligan eskarmentua duen brasildarrarekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores