Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak ezagutzera eman du gaur  Leire Aramendia, Judith Sans, Silvia Ederra eta Maite Zugarrondo jokalariek 2017-18 denboraldirako kontratuak luzatu dituztela.

Silvia Ederra pibote nafarrak 2012-13 denboraldian iritsi zen, Liga eskuratu zen lehenengo urtean. Eskarmentuko jokalaria, azkeneko bi denboraldietako partida guztiak jokatu ditu eta Donostian seigarren urtea beteko du. 23 urteko Judith Sans kataluniarrak hirugarren denboraldia beteko du Bidebietan, taldearentzat jokalari garrantzitsua da eta Espainiako selekzioko deialdietan finkatu da.

Maite Zugarrondo 2014-15 denboraldian iritsi zen eta urte borobila burutzen ari da. 28 urte dituela, gazteen arteko zubia egiten du eta laugarren denboraldia osatuko du.

Bestetik, SUPER AMARA Bera Beran egindako lehen urtean, Arrojeria eta Fernández lesioak medio, Leire Aramendia da gaur egun taldeko golegile nagusiena, jokaturiko 32 partidetan 98 gol sartu duelarik.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores