Ana Temprano, Patri Elorza, Alicia Fernández eta Marta López jokalarien ibilbidea SUPER AMARA Bera Beran denboraldia amaieran bukatuko da, hortaz, lesionaturik dagoen galizarra izan ezik, beste hirurek azken norgehiagoka jokatuko dute Bidebietan larunbatean.
Marta López salbu, gainontzeko jokalariek denboraldi bat baino gehiago aritu dira Bera Beran. 19 urte zituela Bidebietan izan zen baina lehen taldera, 2012-13 denboraldian iritsi zen Patri Elorza Bera Berara, lehengo liga eskuratu zuen urtean. Iaz Bessançonen jokatu zuen, hortaz, Donostian lau denboraldietan hiru Liga, bi Kopa eta lau Superkopa irabazi ditu oraingoz, horrez gain azken deialdira arte Espainiako selekzioak jokaturiko lehiaketa guztietan egon da.
Ana Temprano, bestalde, 2013-14 denboraldian iritsi zen Darly Zoqbi ordezkatzeko lan zailarekin. Eta lortu ere. Bera Beran egindako lanak Espainiako selekziora eraman zuen eta Kroazia eta Hungariako zilarrezko domina eskuratu zuen 2014ko abenduan. Oraingoz, Bera Beran hiru Liga, hiru Kopa eta lau Superkopa irabazi ditu, ikasketak uztartzeak pisu handia izan du bere erabakian.
Alicia Fernándezek bi denboraldi eman ditu Bera Bera Eskubaloian. Aurrenekoan hiru tituluak eskuratu zituen: Superkopa, Kopa eta Liga. Aurten egindako lanari esker Espainiako selekzioarekin debuta egiteko zorian egon da baina konzentrazioan ezker belaunak oreka falta zuela antzeman zioten konzentrazioan eta Arrojeria bezala ebakuntzari egin zioten, bere denboraldia martxoan amaituz. Marta Lópezek, berriz, egondako urtebetean duen maila aparta erakusteko denbora izan du.
SUPER AMARA Bera Bera lau jokakari hauek egindako ekarpen garrantzitsua eskertu nahi die eta etorkizunean zorterik onena erronka berrietan. Egun leku hauek kubritzeko klubak lanean dirau eta datozen egunetan kontratuen berritzeaz gain fitxaketen berri emango du.