Mugak ia pasaturik iritsi da SUPER AMARA Bera Bera Teldera eta ezin izan dio aurre egin Rocasari, plantilla osoarekin eta Kopak bultzaturik pista berria garaipenarekin estrenatuz (28-26), gipuzkoarrak lidergotik kentzeko.
Kopako finalean ez bezala, gipuzkoarrek ez diote lehiari ondo heldu, azkarregi jokatu nahi izan dute, baloi ugari galduz eta ate aurrean huts eginez. Atzean, Rocasa eroso zegoen eta aurrean jaurtiketak topatzen zituen, Tempranoren geldiketak bere taldea mantendu duelarik.
Martínezek hartu du ardura, SUPER AMARA Bera Bera gerturatu da lehenengo zatian baina atsedenaldian etxekoak nagusi 13-11.
Bigarrenean gipuzkoarrek estutu dute, norgehiagoka bi aldiz berdinduz baina Rocasak hegaletatik min handia egin du. Puchek Zugarrondo ere jarri du baina oraingo honetan ez du emaitzik eman. Halere, arazoak arazo, azken minutura arte lehiatu da taldea.
Emaitza honekin, SUPER AMARA Bera Berak lidergoa Mecalia Atlético Guardésen eskuetan utzi du bi jardunaldien faltan. Galizarrek Valentziari egingo diote bisita eta KH7 BM Granollers hartuko dute A Sangriñan. Bestetik, gipuzkoarrek Europa jokoan duen Prosetecnisa Zuazo hartuko dute Bidebitean eta urtea Leonen itxiko dute.
Fitxa: Rocasa Gran Canaria ACE 28, SUPER AMARA Bera Bera 26
Rocasa Gran Canaria ACE 28 (13+15): Silvia Navarro, Trojaola (3), Lusson (5), Luján (5), Tejeda (4), Falcón (7) eta Mbengue – titular- Hamciuc (0), González (1), Rodríguez (3) eta Hernández (o.a.)
SUPER AMARA Bera Bera 26 (11+15): Temprano, Ezkurdia, Menéndez (3), Martínez (8), Sans (1), Elorza (2) eta López (3) –titular- Ederra (1), Encina, Zaldua (1), Aramendia (7) y Zugarrondo (p.s.). Deialdian: Berasategi
Epaileak: García eta Andreu (Catalunya)
Kanporatuak: Lusson, Tejeda eta Almudena Rocasa eta Sans, Menéndez eta Elorza SUPER AMARA Bera Beratik.
Partzialak: 2-0, 4-4, 7-4, 8-6, 10-8, 13-11 – atsedenaldia- 15-14, 17-16, 21-17, 23-19, 27-23 eta 28-26.
Gertaerak: SUPER AMARA Bera Berak txalotu du Rocasa Kopa ateratzerakoan.