Bera Bera Eskubaloiko talde nagusiek lortu zituzten garaipenak pasa den asteburuan. Zilarrezkoan, Bidebietan igande eguardian, Bera Bera sutsu irten zen Kukullagarren aurrean (6-0), ziur aski talde bizkaitarrak Zarzosak 34 segunduan izandako lesioak eraginda. Halere, bigarren zatian gerturatu ziren markagailuan eta Bera Berak onena eman behar izan zuen ligan hirugarren garaipena lortzeko. Datorren larunbatean 19,30etan, Aritzbatalden izango du Bera Berak hitzordua.
Fitxa: Bera Bera 29 (16+13): Zabala, Urretabizkaia (6), López (8), Pérez-Muga, Sagasume, Del Campo (2), Azkue (2), Salaberria, Lizeaga (4), Iriarte, Merino (1), Askasibar, Amiano, Murgiondo (6) eta Escanlar.
Bestetik, senior taldeak garaipena eskuratu zuen Legazpin eta Lacturale Bera Bera jubenil taldeak jokaturiko partida guztiak irabazi ditu, lehengo igandean Ordizia gainditu zuen Bidebietan.
Emaitzak:
Zilarrezko maila:
BERA BERA 29, KUKULLAGA ETXEBARRI 22
Gipuzkoako txapelketak:
Senior mutilak:
KARIBE ZAHARRA LEGAZPI 32, BERA BERA 34
Jubenil neskak:
LACTURALE BERA BERA 36, ORDIZIA LANDU 20
Kadete neskak:
AMARO ERAIKUNTZAK ELGOIBAR 39, LACTURALE BERA BERA 21
Infantil neskak:
BOGA BOGA ORIO 18, BERA BERA 7
Infantil mutilak: atsedena
BERA BERA 29, EL BULE BIDASOA 29


































