Bera Bera

Hautatu hizkuntza

EHFk lau multzotan banatu ditu European Leagueko ligaxka jokatuko duten 16 taldeak, azaroaren 19an, ostegunean 11etatik aurrera, Vienako egoitzan egingo den zozketari begira. Ondorioz, super amara Bera Berak, ‘Pot 3 'ean kokatuta dagoenak, saihestu egiten ditu Tertnes Bergen norvegiarra, Esztergom hungariarra eta Sport Lisboa eta Benfica.

Aurreko urteetako irizpideak jarraituta, ligaxkan zuzenean sailkatutako lau taldeek osatu dute zozketako lehen taldea: JDA Bourgogne Dijon (FRA), Thüringer (ALE), Ikast (DEN) eta DVSC Skyline (HUN). Beraz, super amara Bera Berak talde horietako baten aurka jokatuko du, teorian, multzoetako lehen partidan etxetik kanpo, halere behin betiko egutegiaren zain egon beharko da, aldaketak egon baitaitezke. Ligan duten ibilbidearen inguruan, Thüringer liderra da; Hungarian DVSC, hirugarren Gyor eta FTCren atzetik; Ikast laugarren da Danimarkan eta Dijon, bosgarren.

Bigarren ontzian, Lokomotiva Zagreb, Sävehof, Dunarea Braila eta Costa del Sol Málaga daude. Hau da, kroaziarrak, suediarrak edo errumaniarrak izan daitezke aurkari. Lokomotivak bederatzi garaipen lortuta, líder da; Sävehof bigarren da Suedian eta Dunarea Braila laugarren Errumaniako liga indartsuan.

Azkenik, laugarren multzoan Larvik norvegiar eta Viborg daniar historikoak eta Brasov eta Ramnicu Valcea errumaniarrak daude. Larvik bere ligan nagusi da; Viborg seigarren da, baina Esbjerg, Odense eta Nykobingen aurka jokatu du jada – hirurak Txapeldunen Ligakoak-, eta Valcea seigarren da partida bat gutxiagorekin; Corona Brasov –bertan Renata Arruda-, berriz, zortzigarren.

Aurreikus zitekeen bezala, zozketa gogorra espero da super amara Bera Berarentzat ostegunean.

European League oso anitza

Azken urteetako European League anitzetakoa jokatuko da, hau da, liga garrantzitsu guztietako taldeekin: Hungaria (2), Frantzia (1), Errumania (3), Alemania (1), Norvegia (2), Danimarka (2), Espainia (2), Suedia (1), Kroazia (1) eta Portugal (1).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores