super amara Bera Berak eutsi egin dio bigarren zatian kanariarren erreakzioari, eta gainezka zegoen Gascan European Leaguerako txartela lortu du Rocasa Gran Canaria taldeare aurka berdinduta (21-21, 13-9 atsedenaldian), Telden lortutako errenta ondo baliatuz (51-48).
Taldea beharrezko motibazioarekin atera da Europako bigarren txapelketako ligaxkarako txartela lortzeko erronkari aurre egiteko. Fonkeng eta Arroyo erdian, Etxeberria eta Amores lagun, Ishikawa eta Alvarez kanpoaldeetan, Balzinc atezain zutela, menderaezinak izan dira Rocasarentzat, Torten jaurtiketetan oinarritzen zena (7/3). Balzinc inspiratuta zegoen – zortzi geldiketa – eta super amara Ishikawa eta Amoresekin korrika egin du du (4-1). Dejan Ojedak partida gelditu du eta bere taldea zentratu da. Polesek kontraerasoan sartu du bere taldearen hirugarren gola 13. minutuan. Eta Zalduak, trebeziaz eta pikardiaz, distantziak murrizten ditu (8-4).
Erauskinek eta Gavilanek Rocasa gehiago hurbiltzea eragotzi zuten, nahiz eta lehen zatian taldeak zenbait baloi galdu. Tortek 12-9koa jarri du, baina Amoresek hegaletik erantzun du (13-9), atsedenaldia sentsazio onekin iristeko.
Bigarrenean, etxeko taldea gehiago luzatu da, oraingo honetan Alvarez eta Fonkengekin, Amoresek kontraerasoan lagunduta (36’: 16-11).
Cuadrado atezaina gelditzen hasi da – lau geldiketa bigarren zatian-, neurketako 38. minutuan, Elba Alvarezek 17-11ko emaitza interesgarria jarri du markagailuan zazpi metroetatik. Orduan aldatu du Rocasak bere defentsa, ireki ditu lerroak eta super amara Bera Berari kosta egin zaio sortutako egoera berriak irakurtzea. Eta erasoan talde teldenseak aldea murriztu du, lehenengo Rodriguezekin, gero Oliveira eta Castillorekin (43 ": 17-14).
Ishikawa kanporatu dute eta erasoak, trabatuta, aukera ematen dio Castillori partida berdintzeko ate hutsez (47 ": 17-17). Neurketa berri bat hasi da. Alvarezek kanpora jaurti du eta Balzincek eragotzi egin ditu Rocasa aurretik jartzeko saiakerak, Rodriguez birritan, aurretik Arroyok langara bidali baitu. Elba Álvarezek hartu du erantzukizuna. 13 minutuko lehortea hausteko (52": 18-17) eta ondoren bi gol sartu ditu zazpi metroetatik. Aurretik Etxeberriak kontraeraso bat burutu du Gascak faserako txartela dastatu zezan (54 ": 20-18). Baina Rocasak ez du amore eman. Rodriguezek eta Polesek, azken jokaldian, berdinketa lortu dute Gascan (21-21).
Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 21, Rocasa Gran Canaria 21,
super amara Bera Bera 21 (13+8):, Balzinc, Amores (3), Arroyo (1), Fonkeng (1), Álvarez (8, 5p), Ishikawa (2) eta Etxeberria (2) – hasierako zazpikoa- Gavilan (1), Erauskin (2), Fresco, Shunu (1), Kruijswijk, Plotton, Murgiondo eta Prades (o.s.)
Rocasa Gran Canaria 21 (9+12): Palomino, Ranz, Rodríguez (2), Zaldua (2), Poles (3, 1p), Tort (4), eta Ramírez (2) - hasierako zazpikoa- Botella (1), Söthe, Oliveira (2), Castillo (5), Medina, Morentín eta Cuadrado (o.s.)
Arbitro bikotea: Dragana Jakovljevic eta Danijela (Serbia). EHF ordezkaria: Joao Costa (POR).
Kanporatuak: Ishikawa eta Arroyo Super amara Bera Beratik eta Tort (2) Rocasatik
Partzialak: 3-1, 5-2, 7-3, 9-5, 12-6, 13-9 – atsedenaldia- 15-10, 17-11, 17-14, 17-17, 20-18 eta 21-21
Gorabeherak: European Leagueko QR3eko dagokion itzuliko partida. Jokalriek aurkezpenean Melinda Louisen aldeko mezua zabaldu zuten, joaneakon larri lesionatu zelako,.


































