Porrot bakoitza beti da gogorra, baina beti irakasten dizu zer hobetu behar dugun denok indibidualki, bai entrenatzaileok, bai jokalariek, eta bihar bertsio hobea eman nahi dugu, asteburua datorkiguna kontuan hartuta” aitortu du gaur hedabideen aurrean Jon Begiristainek, bihar, asteazkena, Granollersen aurkako partida (Gasca, 19,30etan) eta Rocasaren aurkako European Leagueko kanporaketako joanekoa aipatuz.
super amara Bera Berako entrenatzaileak onartu duenez, larunbatean A Guardan jokatutakoa “ez zen gure partidarik onena izan”. “Galerak kontrolatu behar ditugu, arintasun handiagoa erasoan eta defentsan, sendoagoak izan behar dugu, 28 gol asko baitira” azaldu du.
Begiristainek ez du zalantzarik: “konfiantza dut nire taldean, nire jokalariengan”. Porrota taldean zer nolako eragina izan duen galdetuta, entrenatzaileak esan du “jokalariek badakite gal dezakegula, ez genuela bertsiorik onena eman, eta biharko partida dugu berau berreskuratzeko”.
KH7 BM Granollersen inguruan, Valladoliden kopan eta Palaun Malagaren aurka galtzetik datorrena, Begiristainek dio “ez dela inorekin fidatzen”. “Aurten lesio latzak izan ditu, taldea berreraikitzen ari da, Malagaren aurka galdu zuen baina ondo lehiatuz, hortaz kontuan hartu beharreko taldea da”.
Horregatik, “defentsa sendoagoa” eskatu dio bere taldeari, “erasoan jarraipena izan dezagun”. “Taldeak azken partidaren arantza kentzeko gogoa du, sentsazioak berreskuratzeko, bertsio hobea ematen saiatzeko, egiten ari den lanean konfiantza izateko eta, ziurrenik, denen artean partida aurrera aterako dugu” gaineratu du.
Bertaratu diren hedabideek ezin izan dute saihestu Rocasaren aurkako European Leagueko QR3 kanporaketako joaneko partida aipatzea. Begiristain zorrotza izan da, “oso asteburu garrantzitsua da, baina Teldera konfiantzaz joateko bihar ondo jokatu behar dugu”.
Horretarako, auper amara Bera Berak A Sangriñako deialdi bera aurkeztuko du, Shunu ez baita sendatu bizkarrean duen gaitzetik. Gainera, baliteke Begiristainek Plotton erreserbatzea iskioan mina duelako.
Mikel Gayoso eta Eder Gómez epaile euskaldunek zuzenduko du lehia.


































