Bera Bera

Hautatu hizkuntza

Partida estua Bidebietan jokatu zena larunbatean. Bera Bera ondo hasi zen baina Eibar segituan irauli zuen neurketa (24’: 5-9). Halere, Lizeaga eta Iriarte jokalarien artean atsedenaldira iritsi aurretik gerturatu zute taldea (9-11).

Bigarrenean, Ainara Lopez gidari, Bera Bera aurretik jarri zen (16-15) baina Eibarrek partida estutzen jarraitu zuen (18-19). Azken minutuetan Oihana Murgiondoren bi golei esker, kanpotik jaurtiz, Bera Berari bi goleko abantaila eman zioten, halere, Eibarrek berdintzeko aukera izan zuen.

Ondorioz, Bera Bera hamargarren kokatu da sailkapenean eta larunbatean Camargon izango du hitzordua.

Fitxa: Bera Bera 23 (9+14): Zabala, Urretabizkaia. Alzua, López (9), Pérez-Muga, Sagastume (2), Azkue (1), Salaberria, Lizeaga (3), Iriarte, Merino, Askasibar, Amiano, Murgiondo (7) y Escanlar.

Bestetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak ondo ekin dio bigarren faseari Usurbil gaindituz Bidebietan. Senior eta infantil mutilek nagusi Oñatin eta Eibarren eta kadete eta infantil neskak kale Usurbilen eta Leizaranen aurrean.

Emaitzak:

Zilarrezko mailan:         

BERA BERA 23, EIBAR ESKUBALOIA 22

Gipuzkoako txapelketak:

Senior mutilak

CHINCHURRETA ALOÑA MENDI 24, BERA BERA 30

Jubenil neskak:

LACTURALE BERA BERA 34, CORTES USURBIL 26

Kadete neskak:

ARTZABAL USURBIL  23, LACTURALE BERA BERA 18

Infantil neskak:

BERA BERA 14, LEIZARAN 20     

Infantil mutilak:

EIBAR ESKUBALOIA B     16, BERA BERA 25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores