Bera Bera

Hautatu hizkuntza

Europako Federazioak jakitera eman duenez, super amara Bera Berako bederatzi jokalarik abenduan Polonian, Errumanian, Txekian, Eslovakian eta Turkian burutuko den Europako txapelketa joka dezakete, selekzio bakoitzak EHFri eman dion zerrendako 35 jokalarien artean baitaude.

Joaquin Rocamora Espainiako hautatzaileak super amara Bera Berak prest dituen jokalari guztiak sartu ditu zerrenda horretan. Ester Somaza izan ezik, errekuperazio prozesuan oraindik, Espainiarekin Europako Txapelketa joka dezakete: Etxeberria, Erauskin, Arroyo, Álvarez, Prades, Amores, Fresco eta Fonkeng jokalariek. Jennifer Gutierrez (131) eta Alicia Fernandezen (127) ondoren, Maitane Etxeberria (114) da internazionalitate gehien dituen jokalaria, eta 2029ko proiektuan egon arren, Amores eta Frescok ez dute oraindik gorenekoarekin debutatu.

Azaroko azken asteburuan TIE delakoa jokatuko da, eta bertan egingo da lehen fasea jokatzera Antalyara (Turkia) joateko behin betiko hautaketa. Espainiak estreinaldi zaila du Danimarka indartsuaren aurka (abenduaren 3an). Hilaren 5ean, Grezia izango da aurkaria, eta 7an, Turkia anfitrioia.

Bestalde, denboraldi hasiera honetan arazo fisikoak izan arren, Lisanne Kruijswijk A Guardako deialdira itzuliko dena, Herbehereetako 35 jokalarien artean sartu dute.

Afrikako Kopa eta Argentina

Tunisian ospatuko da Afrikako Koparen 27. edizioa abenduaren 2tik 12ra. Kongoko Errepublikak super amara Bera Berako Melinda Louis eta Amandine Balzinc jokalariak deitu ditu. Eta Kongoko Errepublika Demokratikoak berriz Alexandra Shunu deituko du ziur aski.

Azkenik, Argentinak zabaldu du gaur Hegoalde-Zentro delako txapelketarako zerrenda, Brasilen abenduaren 7tik 12ra bitartean ospatuko dena, non Shula Gavilán ageri den. 'Garra'k Puertollanon TIE delakoa jokatuko du Espainia, Portugal eta Túnezekin.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores