Bera Bera

Select your language

Vienan gaur egin den EHFren zozketaren arabera, Rocasa Gran Canaria taldea izango da super amara Bera Beraren aurkaria QR3 kanporaketan. Teldeko izango da lehen partida (azaroaren 7-8an) eta itzulera, Gascan (azaroaren 14-15ean). Irabazleak urtarrilean eta otsailean multzoko fasea jokatzearen saria izango du.

super amara Bera Bera pozik dago zozketarekin, itzulerako partida etxean jokatuko duelako eta, horrela, Espainiako ligak talde bat bermatzen duelako multzoen ligaxkan, horrek rankingari begira puntu onak batzea dakarrela. Aurkariari dagokionez ez hainbeste, aurten izandako norgehiagokak ez direlako onak izan. Zentzu honetan, Jon Begiristainek adierazi du Kanarietako taldea “oso sendoa dela, desabantailarekin ikusiz gero ez dute etsitzen, eta, beraz, oso kontzentratuta egon behar dugu 60 minutuetan”.

“Elkar oso ondo ezagutzen dugun bi talde gara, eta xehetasunek zehaztuko dute nork gaindituko duen kanporaketa” gaineratu du super amara Bera Beraren entrenatzaileak.  Izan ere, gipuzkoarrek eta kanariarrek zazpi aldiz ikusiko dute elkar 2026an, errekorra izan daiteke Guerreras Iberdrola ligako taldeen arteko norgehiagoketan. Kanariarrek gol bategatik irabazi zuten, urtarrilean, liga erregularreko partida; play-offeko finaleko biak eta aurtengo denboraldian, Vigoko Superkopa. Ligan, aldiz, super amara Bera Bera izan zen bolada eten zuena, Telden irabazita (24-26).

Aurreko kanporaketan, Rocasak LC Brülh suizarra gainditu zuen (58-56) Telden jokatu zituen bi partidetan.

Datozen egunetan berritsiko dira datak eta ordutegiak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores