Bera Bera

Select your language

Joan den ostegunetik lanean, Jon Begiristain bihar itzuliko da super amara Bera Beraren aulkira, Conservas Orbe Zendal Porriñoren aurka, irabazi eta lidergoan bakarrik jarraitze aldera. Gascak hartuko du Guerreras Iberdrola ligako seigarren jardunaldia (19,30etan, Óscar Gutiérrez – Gaztela Mancha- eta Juanjo Monjo – Madrilgo–).

Begiristianek onartu du “oso gustura nago Xabaten (Beloki) lanarekin”, eta, aldi berean, aitortu du “kanpotik okerrago” bizi dela, baina pozik, Elda eta Rocasaren aurkako partidei dagokienez “gainditu egin ditugulako”.

Biharko bi hitzorduei buruz galdetuta, izan ere 11etan European Leagueko zozketa burutuko du EHFk eta ligako jardunaldia, Begiristainek “partida” lehenesten du, eta zozketaren inguruan, “Porriñorekin jokatu ostean, egokitu zaigun aurkaria ikusiko dugu, erraza ez dena izango, baina horretarako prestatzen ari gara”. Biharko neurketaren ondoren, ligak beste geldialdi bat izango du selekzioen arabera, eta urriaren 31tik, A Guardan, azaroaren 18ra arte, super amara Bera Berak sei partida jokatu beharko ditu, ligako lau eta European Leagueko bi ”. Baina Begiristainek ez du perspektiba galdu nahi. “Atzo jokalariei aste interesgarriak etorriko direla esan nien, baina ezin garela erlaxatu”. Asteazkenean Gascara Conservas Orbe Zendal Porriño iritsiko da, “sailkapenean ez daude posturik onenean, baina puntuak behar dituzte, ez dira arratsaldea pasatzera etorriko” ohartarazi du Begiristainek. Porriñok bi partida irabazi ditu, aise galdu zuen larunbatean Malagaren aurka etxean, oraindik ez du iazko maila hartu, baina entrenatzaile usurbildarra ziur dago “Ismaelek (Martinez) ondo planteatuko duela partida”.

Bere taldeari buruz, Begiristainek adierazi du “seriotasun handiagoa eman diogu defentsako lanari, eta nabaritzen ari da”, Elda eta Rocasaren aurkako partidei dagokienez. super amara Bera Berako entrenatzailea “gustura” dago taldearekin, “taldea batuta dago, oso giro ona dago eta ariketa bakoitzean ondo ari da lanean”. Bajak edukitzearen ondorioz, “jokalariren bat garrantzitsuagoa sentitu da, eta minutuak aprobetxatzen ari dira” adierazi du.

Eta argi dauka. “Defentsa da gakoa, ez dugu jokatzen aurkariak baino gol bat gehiago sartzeko, gero eta gol bat gutxiago jasotzeko baino”. Biharko ez ezik, denboraldi osorako ere gakoa da, “gainera, guk korrika egiteko gaitasuna dugu” gaineratu du.

super amara Bera Berak bihar Gascan azken bi partidetako jokalarien zerrenda bera deituko du, hau da, Somaza, Karsten, Kruijswijk eta Frescok baja izaten jarraitzen dute.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores