Bera Bera

Select your language

Atzo amaitu ziren European Leagueko QR2 kanporaketak eta asteazkenean EHFren Vienako egoitzan QR3 delakoa zozketatuko da, multzoen fasera sartzeko aukera ematen duena. 1. Multzoan kokaturik, super amara Bera Berak azaroaren 7-8an eta 14-15ean jokatuko diren kanporaketako 12 aurkari posibleak gaur ezagutu ditu.

Hauek dira taldeak: Ramnicu Valcea eta Corona Brasov errumaniarrak, Tertnes Bergen eta Molde norvegiarrak; Sävehof eta Boden suediarrak – Guardes kanporatu zuen-, Alemaniako Oldenburg, Frantziako St Amand, Txekiako Banik Most, Sport Benfica eta Lisboa, Serbiako Naisa Nis eta Rocasa, igandean Suitzako Brühl taldea kanporatzeko sufritu zuenak. Fase honetan liga bereko bi taldek elkarren aurka aritu dezakete, eta, beraz, kanariarrak gipuzkoarren edo Costa del Sol Malagaren aurkari izan daitezke.

EHFko rankingari erreparatuta, QR2 kanporaketa gainditu duten Viborg, Chambray, Larvik eta Lublin 1. ontzian kokatu ditu EHF, ondorioz, bertan egonda, super amara Bera Berak talde indartsu horiek saihestu ditu.

Beraz, super amara Bera Berak bi hitzordu garrantzitsu ditu asteazkenean. 11etan European Leagueko zozketa eta 19:30etan Gascan, Guerreras Iberdrola ligako seigarren jardunaldia, Conservas Orbe Zendal Porriñoren aurka, bakarkako lidergoa mantentze aldera.

Zozketa jarraitu

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores