Bera Bera

Hautatu hizkuntza

Zailtasunak zailtasun, 2019-20 denboralditik Guerreras Iberdrola Ligan izan duen hasierarik onena sinatu du super amara Bera Berak, atzokoa Telden lortuta, bost garaipen jarraian eskuratu ditu beste horrenbeste jardunalditan, datu hura berdinduz eta aurreko sei denboraldietakoa hobetuz.

Hori dena kontuan hartuta taldeak lesio ugari dituela, Jon Begiristain entrenatzailea ere, irailaren 24tik baja medikoa izan baita. Usurbildarra gaur hasiko da lanean eta bihar Gascako saioa zuzenduko du, hurrengo erronka prestatzeko, asteazkenean Conservas Orbe Zendal Porriño Anoetako pabilioira iritsiko baita. Partida hau irabaziz gero, 2016-17 denboraldira jo beharko genuke, hura bezalako liga hasiera errepikaezina berdintzeko, super amara garaile atera baitzen lehen itzuliko partida guztietan.

Meritua aipagarria da, izan ere, Begiristain-Beloki bikoteak Malagan eta Telden irabazi dute eta sailkapeneko goiko aldean egongo diren Replasa Beti Onak eta Elda Prestigio Gascan gainditu. Pasa den denboraldiko hasiera ere bikaina izan zen, baina laugarren jardunaldian Cachedak puntu bat utzi zuen A Sangriñan partidaren azken jokaldian. 14. jardunaldira arte, urtarrilean, super amara Bera Berak ez zuen partidarik galdu Ligan.

24-25ean, Iberiar Superkopa bikaina egin ondoren, talde gipuzkoarrak Elxen eta Porriñon -Europa aurretik- galdu egin zuen, eta bi partiden artean Gascan Costa del Sol Malagaren aurka berdindu zuen. 22-23 eta 23-24 denboraldietan, Malaga izan zen garaile, bai Gascan, bai Carranquen, eta 21-22koan, Europaren aurretik, donostiarrek O Porriñon berdindu zuten bosgarren jardunaldian.

Hain zuzen ere, Conservas Orbe Zendal Porriño izango da super amara Bera Beraren hurrengo aurkaria, 2029ko proiektuak eragindako urriaren 14ra aurreratutako jardunaldian (Gascan 19,30etan). Galizako taldeak, orain arte bi garaipen lortuta, Costa del Sol Malaga hartuko du larunbat honetan (17etan).

Bestalde, super amara Bera Berak asteburu honetan European Leagueko QR2 itzuliko partidei ere erreparatuko die. Viborg eta Boden sailkatuta – Guardes kanporatu zuen –, teorian Danimarkako taldea saihestuko luke, ranking delakoa hizpide, talde donostiarra dagoen ontzian sartuko litzatekeelako. QR3a helburu duten 16 taldeetatik lau ontzi horretan kokatuko dira. Bi multzoak astelehenean jakinaraziko dira eta zozketa urriaren 13an izango da Vienan, 11etan.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores