Bera Bera

Select your language

Lehen taldeko prest dauden jokalariekin bidaiatuko du bihar, Autocares Davidekin, super amara Bera Berak, Summer BAG txapelketaren zortzigarren edizioari ekiteko. 2022tik Villacelama Leongo udalerrian ospatzen dena. Aurten, abuztuaren 13an eta 14an, European League jokatuko duten hiru talde elkartu ditu.

18etatik aurrera, Atletico Guardesek eta Caja Rural Aula Valladolidek irekiko dute txapelketa, talde donostiarrarekin batera 2018an ekimen hau asmatu zuten bi klubak. Sporting Lisboa e Benfica izango da aurten talde gonbidatua, super amara Bera Beraren aurkaria 20etan hasiko den bigarren finalerdian. Ondorioz, denboraldi honetan European Leaguea jokatuko duten hiru talde izango dira Villacelaman: Guardesek Suediako Boden izango du aurkari urriko QR2 kanporaketan; Benficak gauza bera egingo du Kroaziako ZRK Zrinski Cakovec taldearekin,. super amara Bera Berak aldiz urriaren 13ko zozketan izango du aurkariaren berri.

Portugaleko Liga eta Kopako txapeldunaren aurka jokatzeko, Jon Begiristainek 12 jokalari ditu prest: bi atezain: Prades eta Balzinc; lau hegaleko jokalari: Etxeberria, Erauskin, Amores eta Louis; pibotean: Gavilan eta Fonkeng eta lehen hiru lerroan: Arroyo, Álvarez, Kruijswijk eta Ishikawa.

Usurbildarren entrenatzaileak beste albiste txar bat jaso zuen atzo. Goizeko entrenamendu fisikoan, Eider Tapiak min hartu zuen eskuin belaunean, eta, baieztapenaren faltan, pibote gipuzkoarrak egin zizkion probek meniskoa hautsi zezakeela adierazten dute.

Komunikabideen aurrean Begiristainek adierazi du “oso pozik” dagoela denboraldiaurrearekin, “gaudenak ondo ari direlako lanean”. Bere ustez, Benficaren aurkako partida “oso exijentea izango da, jokalari gutxirekin gaudelako”, eta Oviedoko lehen lagunartekoan “oso eroso” egon dela onartzen du. Joko estiloari buruz galdetuta, super amara Bera Berako entrenatzaileak dio “azken urtetako jokoari jarraipena eman” nahi diola, baina ere berean “nire aldetik pintzelazaren bat txertatuz”.

Partidak streaming bidez jarraitu ahal izango dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores