Bera Bera

Select your language

Maitane Etxeberria eta Anne Erauskin kapitainek eta Lucia Prades atezainak Gascan aurkeztu dituzte gaur arratsaldean super amara Bera Berak aurtengo denboraldian erabiliko dituen kamiseta berriak. Klubaren koloreekin leial, lehen ekipazioa urdina izango da, laranjaz marra batzuk tartean eta bigarrena, laranja nagusi. Atezainek, berriz, hiru aukera izango dituzte: lila, berdea edo beltza.

Lehenengo janzkera aurreko Illunbeko Erreginaren Kopan erabilitakoaren jarraipena da, zeinarekin super amara Bera Berak hamargarren Kopa lortu zuen, eta bigarrena – larunbatean Oviedon erabilitakoa – erabat laranja da, prakak barne. Bietan, publizitate markak urdin arin batekin inprimatuta daude.

super amara Bera Berak ostegunean estreinatuko du urdina Summer BAGen, Sporting Benficaren eta Lisboaren aurka, Villacelaman jokatuko den denboraldiaurreko bigarren partidan.

Kamisetak Bidebietako bulegoan daude salgai eta abuztuaren azken astean online jarriko dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores