Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Lobas Alimerka Oviedok daramatzan prestakuntza egun gehiagok nabaritu izan dira gaur arratsaldean Florida Arenan jokatutako lagunarteko irabazteko, Donostiako taldeak planifikatu duen denboraldiaurreko sei partidetako lehena, minutuak joan ahala tartea zabaltzea lortu duena (14-26, 7-12 atsedenaldian).

Begiristain - Beloki bikoteak lehen taldeko 12 jokalarirekin eta Eider Tapia pibotearekin joan da Oviedora. Lagunartekoetan, oro har, entrenatzaileek ahalik eta modu orekatuan minutuak banatzen saiatzen dira, bereziki, jokalari berriak sar daitezen: Fonkeng eta Louis defentsarekin ohitzeko eta erasoan prozedurak eskuratzeko, Balzinc atezaina defentsarekin koordinatzen den bezala.

Partida estu hasi da, Lobas Alimerka Oviedok eutsi egin dio super amara Bera Berak aurreko denboraldiko jokalariekin hasieratik ezarri nahi zuen erritmoari: Prades, Erauskin eta Amores hegaletan, Ishikawa, Alvarez eta Arroyo lehen lerroan eta Gavilan pibotean.

Hala ere, Pradesen geldiketak medio, Amoresek eta Erauskinek korrika egiteko aukera izan dute, Fonkengek eta Alvarezek jasotako bi kanporaketei esker, Oviedok partidan jarraitu du, baina Balzincek bi penalti atera dizkie. Halere, super amara Bera Bera lehen zatiko azken minutuetan luzatu da (7-12).

Bigarren zatia antzekoa izan da. Oviedo Garcia-Calvorekin hurbiltzen saiatu da, baina donostiarren defentsak eragotzi egin du, nahiz eta Louis, Gavilan eta Etxeberria kanporatuak izan. Balzincek debut interesgarria izan du: zortzi geldialdi bigarren zatian eta lehenengoan, aipaturiko bi zazpi metroetatik.

super amara Bera Berak min egin du pibotean Fonkeng (4 gol) eta Gavilan (2), Arroyorekin kanpoko jaurtiketarekin (6) eta Amores eta Erauskinen kontraerasoekin, biak bost golekin amaitu dutelarik. Beste alderdi positiboetako bat zati baikotzean hiru galerak baino ez dutela izan.

Hortaz, auper amara Bera Beraren lehen proba ona izan da, datorren astean Villacelaman (Leon) Summer BAG txapelketan Benfica izango du aurkari (abuztuaren 13an), eta hurrengo goizean Atletico Guardesen edo Caja Rural Aula Valladolid.

Fitxa: Lobas Alimerka Oviedo 14, super amara Bera Bera 26

Lobas Alimerka Oviedo (14): Álvarez, Merino (1), García-Calvo (4), da Silva, Rodríguez (1), Chiagozie (2), Méndez -hasierako zazpikoa-, Roda (1), Rojo (1), Fernández, Claudia Juan (1), Vacas (3), del Corro, Pozuelo, Crespo eta Naia Fernández.

super amara Bera Bera (26): Prades, Erauskin (5), Ishikawa, Álvarez (1), Gavilan (2), Arroyo (6), Amores (5) -hasierako zazpikoa-, Kruijswijk (1), Etxeberria (1), Fonkeng (4), Louis (1), Tapia eta Balzinc (o.a.

Epaileak: Francisco Fernández Herrero eta Daniel Álvarez Vijande (Asturias).

Kanporatuak: Fonkeng, Álvarez, Louis, Gavilan eta Etxeberria (super amara Bera Bera)

Partzialak: 2-2, 3-5, 5-6, 6-8, 6-9, 7-12 (atsedenaldia), 8-16, 11-17, 12-20, 13-23, 13-23 eta 14-26.

Gertaerak: Florida Arena, 200 ikusle.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores