Bera Bera

Select your language

Oviedoko Florida Arena pabilioiak hartuko du super amara Bera Bera 26-27ko lehen froga abuztuaren 8an (larunbata, 17etan), Guerreras Iberdrola Ligara igo berri den Lobas Alimerka Oviedoren aurka.

Horretarako, super amara Bera Berako entrenatzaile Jon Begiristainek lehen taldeko hamabi jokalari eta Eider Tapia Zilarrezko taldearen pibota deitu ditu. Hau da, Prades eta Balzinc atezainak, hegaletan Etxeberria, Erauskin, Amores eta Louis, lehen lerroan Arroyo, Álvarez, Kruijswijk eta Ishikawa, eta pibotean Gavilan, Fonkeng eta aipatutako Tapia. Alexandra Shunu angolarrak bere herrialdearen baimena jaso zain jarraitzen du Donostiara etorri ahal izateko.

Manolo Díazek zuzenduta, Lobas Alimerka Oviedok, Soliss Pozuelo de Calatravarekin batera, Guerreras Iberdrola Ligara igo zen, blokeari eutsi dio eta KH7 Granollersetik Claudia Juan latereora, Andrea Roda pibota eta Lucía Vacas lehen lerrora fitxatu ditu.

Frescok eta Murgiondok Munduko Txapelketako finalerdia jokatuko dute

Espainiako jubenil mailako selekzioak Munduko Txapelketako finalerdia jokatuko du bihar, Errumanian. Espainiak Suitza gainditu du (27-25) arratsaldean Miovenin, Elene Frescok eta Oihane Murgiondok parte hartuta. Zarauztarrak 44 minutu jokatu ditu, hiru gol sartuz, eta donostiarrak, 25 minutu, jaurtzeko aukerarik ez duena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores