Espainiako Eskubaloi Federazioaren egoitzan eguerdian egindako zozketak Guerreras Iberdrola 26-27 liga hasiera zorrotza eman dio super amara Bera Berari. Izan ere, talde gipuzkoarra Gascan hasiko da Replasa Beti Onaken aurkako derbiarekin, irailaren 9an, asteazkenean, fase erregularra ere etxean amaituko du, Zonzamas Plus Car Lanzaroteren aurka, eta irailaren 12an Malagara egingo du bidaia eta Pozuelo de Calatravara handik lau egunetara, 16an alegia.
Urriak lau partida ditu eta European League-k edo European Cup--ek baldintzatuta egon daiteke. Maila handikoak izango dira ere bai: urriaren 3an eta 14an Gascan, Elda Prestigion eta Conservas Orbe Zendal Porriño; irteerak, berriz, Teldera urriaren 10ean eta A Guardara urriaren 31n.
Azaroan, super amara Bera Berak KH7 BM Granollers hartuko du – European Leaguearen arabera, azaroaren 4an edo 7an –, Oviedora joango da – azaroaren 11n edo 14an – eta Grafometal Sporting La Riojak Gasca bisitatuko du azaroaren 18an.
Europako txapelketa ostean. abenduan, Saguntora joan hilaren 29an edo 30ean eta Morvedreren aurka jokatzera, eta urtarrilaren 2an edo 3an Elche hartuko du Gascan, lehen itzulia Lanzaroten amaituko duelarik, urtarrilaren 9an.
Bigarren itzuliaren datak hauek dira:
J14 Urtarrilak 16: Beti Onak vs super amara
J15 Urtarrilak 23: super amara vs Malaga
J16 Urtarrilak 30: super amara vs Pozuelo
J17 Otsailak 6: Elda vs super amara
J18 otsailak 13: super amara vs Rocasa
J19 Otsailak 20: Porriño vs super amara
J20 Otsailaren 27an super amara vs Guardes
J21 martxoak 13 Granollers vs super amara
J22 martxoak 20 super amara vs Oviedo
J23 Martxoak 27 Rioja vs super amara
J24 Apirilaren 17an super amara vs Morvedre
J25 apirilak 24 Elx vs super amara
J26 Maiatzaren 1ean super amara vs Zonzamas
Lehen lau sailkatuek titulua irabazteko play-offa jokatuko dute, eta play-down-a kenduta, azken biek galduko dute maila. Finalerdietako joanekoa maiatzaren 8-9an izango da; itzulikoa, 15-16an; finaleko lehen partida maiatzaren 22-23an; bigarrena, 29-30ean eta, hala badagokio, hirugarrena ekainaren 2an.































