Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak larunbatean Orihuelan egindako batzarrak Superkopa eta Ligako lehiaketa sistemaren aldaketak eta 2026-27 denboraldirako kirol egutegia onartu zituen, besteak beste. Zozketa ekainaren 25ean izango da, ostegunean 13etan, Guerreras Iberdrola ligaren fase erregularra irailaren 9an hasi eta 2027ko maiatzaren 1ean amaituko da.

Aldaketetako bat Superkopari dagokio, Ligako eta Kopako talde txapeldunak, hau da, Rocasa Gran Canaria eta super amara Bera Bera, berriz ere neurtuko dituena. Portugaleko Federazioa txapelketatik bereizi denez, kanariarrak eta gipuzkoarrak irailaren 6an Superkopa tradizionalera itzuliko dira, izaera iberiarrari eusten dion gizonezkoen Superkoparen testuinguruan.

Hiru egun geroago hasiko da Guerreras Iberdrola Liga, play-down-a desagertuta, ondorioz, azken bi taldeek maila galduko dute, eta titulua lortzeko play-offa liga erregularreko lau taldeek jokatuko dute. Ligako bigarren jardunaldia irailaren 12an jokatuko da, eta hirugarrena, hori ere asteazkenean, hilaren 16an, 2029 proiektuari lekua egite aldera. Joaquin Rocamora hautatzaileak lau kontzentrazio planteatu ditu Europako Txapelketaren aurretik. Lehenengoa uztailaren 10etik 19ra egingo da, eta bertan Etxeberria, Erauskin, Arroyo, Prades, Álvarez eta Amores daude deituak. Hurrengo hitzordua irailaren 17an hasiko da, eta Alemaniarekin bi partida jokatuko diren nazioarteko astearekin bat egingo du.

Horrenbestez, liga urriaren 3an itzuliko da, laugarren jardunaldiarekin. Hilabete honetan hilaren 10ean jardunaldia izango da; 14an, asteazkena – Europako lehiaketa dutenak izan ezik-, 15etik 18ra 2029 proiektua itzuliko baita, eta 31ean. Urriaren 28an jokatuko da Kopako lehen kanporaketa – urrezko taldeak lberdrola ligako azken sailkatuen aurka-.

Azaroan, hiru jardunaldi: 7 eta 14 – European League eta European Cup kanporaketekin bat egiten dute- eta hamargarrena azaroaren 18an izango da, berriz ere Espainiako Nazioarteko Torneoarekin lotzen den 2029 proiektuari lekua egiteko, Europako Txapelketa prestatzeko, non Guerreras selekzioak abenduaren 3an egingo du debuta Antalyan (Turkia) Danimarkarekin.

Europako txapelketa Katowicen (Polonia) amaituko da abenduaren 20an, eta Guerreras Iberdrola Liga 2027ko abenduaren 30ean eta urtarrilaren 2an itzuliko da lehiaketara. Urtarrilean ligako beste hiru jardunaldi jokatuko dira (9, 16 eta 23an); otsailean beste lau (6, 13, 20 eta 27an) eta Kopako bigarren txanda erabakitzeke dago (urtarrilaren 27an edo otsailaren 24an). Martxoko lehen astea nazioartekoa da, beraz, liga hilaren 13an itzuliko da; 23. jardunaldia hilaren 20an izango da, Aste Santuan partida egongo da, baina martxoaren 24ra aurreratu ahal izango da.

Apirileko lehen asteburuan (2tik 4ra) Erreginaren Kopako azken fasea jokatuko da Iruñean, ondoren Munduko Txapelketara sailkatzeko bi partida egongo dira eta liga apirilaren 17an itzuliko da, azken bi jardunaldiak maiatzaren 24an eta 1ean jokatuko direlarik.

Titulurako play-offa maiatzaren 15-16an hasiko da, finalerdietako joanekoarekin; itzulikoa, maiatzaren 22-23an. Finaleko lehen partida, maiatzaren 26an; maiatzaren 29-30ean, bigarrena eta, behar izanez gero, hirugarren partida ekainaren 2an izango da.

Azkenik, Zilarrezko mailak urriaren 4an hasiko du bere ibilbidea.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores