Bera Bera

Select your language

Conservas Orbe Zendal Porriño Guerreras Iberdrola Ligako finalerdiko itzulerako partidaren bezperan (larunbata 19etan, Gascan -Alvarez eta Bustamante-), joanekoan lau goleko aldea lortu arren, super amara Bera Bera taldeko entrenatzaileak ohartarazi du “ez dagoela eginda eta ez dela erraza izango”. Hori bai, azpimarratu du “etxean jokatzen dugu” eta taldea “ondo iritsi da”.

Partiden planetan aldaketak baino gehiago, “ñabardurak” espero ditu Imanol Álvarezek. “Ez dago aldatzeko tarterik; Porriñon defentsiboki egoera desberdinak espero ditugu, eta erasoan 7x6 hori, bi edo hiru pibotekin” azaldu du. Entrenatzaile ermuarrak onartu duenez, “defentsa da gehien landu duguna erasoko joko horretara egokitzeko”.

Lau golen errentari dagokionez, Alvarezek adierazi du “hasieratik, etxean partida irabaztera irten behar dugu. Egiten badugu, ez dira beste gauza batzuk begiratu behar”. Baiki, “hasierako abantaila horrek ez duela askorako balio”, irauli egin daitekeen tartea delakoan. “10-12 minutu falta direnean, partida nola dagoen ikusi eta zer nolako beharrak ditugun azter dezakezu” onartu du.

Alvarezek plantilla “azken egunera arte borrokatzeko asmoarekin” ikuste du. “Koparen ondoren, garrantzitsuena errekuperazio lan ona egitea izan zen, 48 ordu baino gutxiagoan intentsitate handiko hiru partida izan zirelako”.

Bere pertzepzio pertsonalaz galdetuta, super amara Bera Berako entrenatzaileak badaki “nire azken partida izan daitekeela. Badakit gutxienez bat gelditzen zaidala eta gehienez ere bai. Beste final bat jokatzeko urrats batera gaude, aldeko kantxa faktorearekin, eta azken egunera arte egon nahi dugu”. Oihana Murgiondok deialdia osatuko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores