Micaela Rodrigues brasildar internazionalak denboraldi honen amaieran amaituko du super amara Bera Berarekin duen kontratua.
Eskuin alboko jokalaria 2024ko abenduan iritsi zen Donostiara, ia zuzenean European Leagueko multzoen fasea jokatzeko, eta orain arte 66 partida egin ditu super amara Bera Beraren kamisetarekin (Ligako 50, European Leagueko bederatzi, Kopako sei eta Iberiar Superkopako bi), 102 gol sartuta.
Rodriguesek Donostiatik liga bat – oraindik egungoa lehian dago-, bi Kopa – Granollers eta Donostia-, eta Iberiar Superkopa bat – Iruñea-.
Bera Berak inplikazioa eta lana eskertzen dio eta zorterik onena opa dio hurrengo erronkan.

































