Penaltiz hamaika gol jaso arren, hamaika minuturen faltan Porriño bi golera jarri bada ere (49’: 23-25), super amara Bera Berak lau goleko aldea lortu du (28-32) Conservas Orbe Zendal Porriñoren aurka, Pontevedrako herri honetako udal kiroldegian jokatu den Guerreras Iberdrola Ligako finalerdiko joaneko partidan.
super amara Bera Bera oso ondo hasi da, Etxeberriak hegaletik zuen eraginkortasunean oinarrituta, baita pibotera mugituta ere (4/3). Defentsan Arroyo eta Ogonovszky Galiziako lehen lerroa kontrolatzen ahalegidu dira, Etxeberria eta Amoresen laguntzarekin. Izan ere, galizarren jokaldiko lehen gola berandu iritsi da, Pradesek lehen jaurtiketak urrundu dituelako. 13. minutuan, min hartuta zegoen Laguna ordezkatu duena Rial izan da, (3-7). Porriñok sei metro ingurura jokua kargau du eta zazpi metroko lerroan nagusitasuna erakutsi du Zsembery hungariarrak (5/5) lehen zatian.
Erasoan, super amara Bera Bera eroso egon da lehen zati osoan, baita bat gutxiago jokatuta ere, bat gehiago izanda baino eraginkortasun handiagoarekin. Etxeberria ostean, Rodriguesek bi gol sartu ditu, bata kanpotik jaurtituz eta barneraketaren bidez baloiari efektua emanez, Amoresek hegaletik, Erauskinek ere bai eta Alvarez, penaltiz bikain (3/3). Azken bost minutuetan bakarrik aurkitu du Porriñok gola Zhukova birritan, bat ate hutsik eta Ribeiro brasildarrarekin. Atsedenaldian, 11-16.
Bigarrenean, Porriñok bidea aurkitu du eta asko zaildu du donostiarren defentsa. 7x6 batekin, bai Zhukovak (3/3) bai Prelchik (1/1), sei metroetan hartu eta penaltiak lortu dituzte, bat baino gehiago zorrotzegi adierazita, Zsemberyk bikain egin dituenak (6/6) guztira hamaika, hutsik egn gabe. Beraz, lehen zatiko 25 minututan sartutako zazpi gol adina zeraman Porriño bigarrenean. Ondorioz, Conservas Orbe Zendal Porriño bi golera hurbildu da (15-17) Mallori esker. Imanol Alvarezek partida gelditu du, super amara Bera Berak ez du lasaitasuna galdu, Elba Alvarezek ere asmatu du zazpi metroetatik, Ogonovzskyk kanpotik, eta abantaila bizpahiru goletan egonkortu da. Partida hasi ez duten bi atezainek protagonismoa izan dute, Palomino eta Wiggins (sei geldialdi biak), alegia.
Etxeko taldeak abantaila murrizteko gogoa baloiak galtzera eraman du, aukera emanez super amara Bera Berari azken minutuetan aldea handitzeko. Hernandezek baselinaz asmatu du, Alvarezek (partida bikaina) barneratzeaz eta kontraerasoan Wigginsen geldiketak baliatuz, Karsten penaltiz, Gavilan pivotean eta Vigoko zentrala ate hutsean (25-31), baina Porriñok aldeak murriztu ditu Zsemberyren bitartez enegarren penaltian.
Hortaz, garaipena lau goleko abantailarekin larunbatean (19etan) Gascan berrestek, Guerreras Iberdrola Ligako play-offetako finala hirugarren aldiz jarraian jokatzeari begira.
Fitxa: Conservas Orbe Zendal Porriño 28, super amara Bera Bera 32
Conservas Orbe Zendal Porriño 28 (11+17): Ferrarín, Rial (2), Ribeiro (3), Prelchi (1), Bono, Mallo (2) eta Manterola (1) – hasierako zazpikoa- Zhukova (5), Campo, Zsembery (14, 11p), Fernández, Morgana, Benaches, Figueira eta Palomino (o.s.).
Super amara Bera Bera 28 (16+12): Prades, Etxeberria (5), Ogonovszky (3), Arroyo (1), Rodrigues (2), Álvarez (8, 3p), Amores (2) -hasierako zazpikoa- Gavilan (2), Karsten (4, 2p), Kruijswijk (1), Hernández (2), Erauskin (2), Fresco, Urretabizkaia eta Wiggins (o.a.).
Arbitro bikotea: Raul Oyarzun eta Aritz Zaragueta (nafarrak)
Kanporatuak: Prelchi (Porriño) eta Rodrigues, Arroyo (2), Karsten, Ogonovszky eta Gavilan (super amara)
Partzialak: 0-1, 1-4, 4-8, 6-9, 7-13, 11-16 – atsedenaldia- 15-17, 18-21, 20-23, 23-26, 24-29 eta 28-32
Gertaerak: Lucía Pradesek final-laurdenetako MVP saria jaso du partida atarian.

































