Bera Bera

Select your language

Zumaiako Pulpoko egungo entrenatzailea, Xabat Beloki, Lehen maiako nazional delako C multzoan dagoena, Jon Begiristainen konfiantzakoa, 2026-27 denboraldiko super amara Bera Bera zuzenduko duen talde teknikoko kide izango da.

Xabat Beloki (Usurbil, 1998) Usurbil KEko maila guztietatik pasa zen eta oraindik gazte zela Lehen Nazionalean jokatu zuen bere herriko taldean, baina bere barnean berehala sortu zen entrenatzaile izateko grina. Horrela, Aiala Zarautz Zilarrezko nesken taldeko entrenatzaile laguntzailea izan zen 22-23an, ondoren Usurbilera itzuli zen talde seniorra gidatzeko, bigarren urtean Lehen Nazionalera maila igotzea lortuz.

Aurtengo denboraldian Usurbiletik Zarautzera pasa da. 27 urterekin, Nikol Pulpo EK Labarra zuzentzen ari da denboraldi honetan, printzipioz, mailari eusteko asmoz, baina talde zumaiarra zortzigarren dago, Ereintzatik puntu bakarrera eta Tolosa seigarren sailkatua hiru puntura du. Era berena, Euskadiko emakumezkoen gazteen selekzioko bigarren entrenatzailea izan da Beloki Espainiako txapelketetan, Zilarrezko lau domina lortuz.

Bere profila, defentsa gogor baten aldekoa – bere taldea mailan gol gutxien jaso duen bigarrena da- partidari erritmo bizia ematea, eta Jon Begiristainen konfidantzazkoa izanik, funtsezko arrazoiak izan dira super amara Bera Beraren deia jasotzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores