Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak eta Valladolideko Caja Rural Aulak itxiko dute, 20,30etan, Illunben maiatzaren 8tik 10era jokatuko den Erreginaren Kopako XLVII. edizioko final-laurdenetako jardunaldia.

Jardunaldia maiatzaren 8an, ostirala, irekiko dute 13etan, Rocasa Gran Canaria eta KH7 BM Granollers taldeek, final-laurdenetako lehen partidarekin.

16etan, Elda Prestigio eta Grafometal Sporting La Rioja taldeen arteko norgehiagoka izango da, eta 18,15etik aurrera, berriz, Replasa Beti-Onak eta Mecalia Atletico Guardes izango dira nor baino nor.

Finalerdiak maiatzaren 9an jokatuko dira. Lehenengoa 16,30etan Rocasa Gran Canaria – KH-7 Granollers eta Replasa Beti-Onak – Mecalia Atletico Guardesen arteko norgehiagokako irabazleak izango dira aurrez aurre. Bigarren finalerdian, 19,45ean izango dena, super amara Bera Bera – Caja Rural Aula Valladolid eta Elda Prestigio – Grafometal Sporting La Rioja partiden irabazleekin osatuko da.

XLVII. Kopako finala maiatzaren 10ean jokatuko da, igandea, 13,30etik aurrera Illunben, ordu batzu lehenago kadete mailako finala ere hartuko duena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores