Bera Bera

Select your language

Joan den ostiralean Elke Karsteni egindako erresonantziak eskuin belaunean barneko meniskoa hautsi zuela baieztatu du, ondorioz, jokalari argentinarrari ebakuntza egingo diote bihar arratsaldean Poliklinikan.

Ostegunean, Gascan entrenaldia hasi baino lehen egindako ariketa batean belauna blokeatu zitzaion Karsteni eta antzematen zen meniskoa kaltetuta zegoela.

Entrenaldia Urnietan

Larunbatean Gascan Elda Prestigioren aurka lortutako garaipen estuaren ondoren, maiatzaren 8tik 10era Illunben ospatuko den Erreginaren Koparen testuinguruan, super amara Bera Bera Urnietara joango da gaur arratsaldean, kadete taldearekin teknifikazio saio bat egiteko eta ondoren ordu eta erdiko ohiko entrenamendua. Taldea ez da bihar entrenatuko, asteazken arratsaldean Gascan egingo du saioa; ostegunean – jaieguna- Usurbilen eta ostiralean 10,30etan Davidekin Loiura joango da non Lanzarotera hegaldira hartuko duen. Larunbatean (19,30etan, bertako ordutegia) Cicar Lanzarote Arrecife taldea izango da aurkaria.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores