Donostiako defentsak bi aldiz lortu du Cuadradoren eta Bengoetxearen jaurtiketak aldaratzea eta ondorioz, bi puntuak utzi dituzte Gascan, izan ere azken 15 minutuetan Elda Prestigiok berdinketa eskura izan du, 46. minutuan sei goleako desabantaila baizuen (24-18).
Lehenengo zatian kontrakoa gertatu da. Hasieran bisitariak nagusitu ziren, azken hamar minutuetan izan ezik. Elda Prestigiok Bengoetxeak eta Cuadradok banreraketak bilatzen zuten defentsako parearen aurka gainditu nahian, eta hortik etorri dira hiru gol Rafaelak ondo egindako bost penalti. Gainera, Lluch gaztea ondo zegoen hegaletik Wigginsek erreakzionatu duen arte – bost geldialdi –. Donostiarren aldetik, Rodrigues zen eraginkorrena.
Abantaila zuen Eldak (20 ": 7-9), Elba Alvarezek bere taldea zazpi metroetatik hurbiltu du eta Bea Escribanok 7x6 jarri bere taldeko erasoan. Wigginsek, bere atepetik, berdindu du lehia, donostiarrek galera bakoitza aprobetxatu dute ate hutsera beste hiru gol sartzeko, Arroyoren bi eta Ogonovszkyren beste bat. Azken horrek, gainera, aldaratze bat jaso du atsedenaldira abantaila erosoarekin iristeko (15-11).
Bigarren zatian, Hernandezek abantaila handitu du kontraerasoan, eta Kruijswijkek zazpi metroetatik asmatu du bospasei goleko aldeari eusteko, Ishikawak bezala. Etxeberriak abiadura eman dio errentarik handiena lortzeko (24-18), baina partida aldatu duten bi erabaki iritsi dira. Alde batetik, Escribanok 5-1ekoa ezarri du, eta horrek etxekoen baloiaren zirkulazioa zaildu du erabat, Arroyo eta Etxeberria ia bata bestearen atzetik kanporatu dituzte epaileek. Eta mamuak Gascara itzuli dira. super amara Bera Bera zigortuta duten hamargarren penaltia asmatu du Vallesek, bere taldea gol bakarrera jarri da.
Alvarezek hutsartea eskatu du minutu baten faltan. Eta Elba Alvarezen baloia ez da Tchaptchetera iritsi, hiru defendatzailek zainduta, eta Escribanok 7x6 jarri du azken erasorako. Vallés pibotearekin konektatzen saiatu da, baina Arroyok eragotzi egin du, eta, ondoren, Cuadradok eta Bengoetxeak berriro egin dute topo Tchaptchet eta Etxeberriarekiin.
Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 26, Elda Prestigio 25,
Super amara Bera Bera 26 (15+11): Wiggins (1), Etxeberria (3), Rodrigues (2), Gavilan (1), Álvarez (3, 2p), Somaza (2) eta Amores – hasierako zazpikoa- Tchaptchet (2), Arroyo (3), Ogonovszky (2), Kruijswijk (4,2p), Erauskin, Hernández (1), Ishikawa (2), Fresco eta Prades (o.a.)
Elda Prestigio 25 (14+13): Ezbida, Rafaela (7, 6p), Bengoetxea (4), Valles (4, 3p), Helmann, Cuadrado (2) eta Lluch (5) – hasierako zazpikoa- García (1), González (1), Sarandeva, Martínez (1), De Gracia, Azcune, Terrado (1), Rodríguez, Cruz eta Fernández (o.a.)
Epaileak: San Emeterio eta Ariño (kantabriarrak)
Kanporatuak: Arroyo eta Etxeberria super amaratik eta Azcune eta Lluch Eldatik
Partzialak: 1-2, 4-4, 6-7, 7-9, 9-9, 15-11 – atsedenaldia- 18-13, 21-16, 23-18, 24-20, 25-23 eta 26-25


































