Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Elda Prestigio hartuko du bihar, larunbata (18etan) Gascan (Pablo San Emeterio eta Javier Ariño, kantabriarrak), Guerreras Iberdrola Ligako 22. Jardunaldiari dagokion partidan, Imanol Alvarez entrenatzaileak adierazi duenez “horretan burubelarri”.

Liga erregularraren azken txanpari begira, entrenatzailearen ustez “bide zuzenean gaude, joan behar dugun bezala goazela sentitzen dut, eta dena gure esku ez badago ere, talde gisa, baietz sentitzen dut, prest gaude”. Alvarezek helburua jarri du: “azken urteetan lortu ez duguna, liga erregularra irabaztea, alegia”.

“Erabat gure esku ez dagoela” jakinda, Alvarezek sentitzen du “aukera dugu, hori bai, partida guztiak irabazi behar ditugu”, eta geratzen diren bost jardunaldietatik lehena Elda Prestigioren aurka da. super amara Bera Berako entrenatzailearen ustez, aurkariak “talde ona du, gauzak ondo egiten ditu, puntuak behar ditu, beraz, ez da erraza izango”. Malena Vallesen lan ona azpimarratu du, “gauzak gertatzea eragiten duen zentrala da, ez da beteranoa, baina bere gain hartzen ditu ardura eta erantzukizuna”.

Alvarezek aitortzen du, halaber, “pasa den asteburuan ez jokatzeak, jokalariak sakabanatzen dituela beste giro batean daudelako”, baina, hala ere, “aste honetan ondo entrenatzen ikusi ditut”. Eta argi dauka bihar zer eskatu nahi duen, “defentsako intentsitate horrekin jarraituko duen talde bat, defentsatik, gertatzen denaren protagonista izatea, hortik aurrera korrika egitea eta erasoa lantzea, baloi galerak minimizatuz eta adi, Eldak defentsak ezberdinak proposatzen dituelako”.

Karsten, belauna blokeatuta

super amara Bera Berak La Rioja gainditu zuen talde bera errepikatuko du, hau da, Karstenen bajarekin, baina entrenatzaile ermuarrak jakinarazi duenez, jokalari argentinarrari “belauna blokeatu zitzaion atzo, eta meniskoa kaltetuta izan dezake”. Jokalariari erresonantzia egin diote eta emaitza espero du. “Pena ematen dit Elkeren bajak, pieza garrantzitsua delako eta honetaz gozatu nahiko lukeelako”. Lesioa baieztatzen bada, “ez da larria, baina gauden garaian kanpoan utz dezake”.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores