Bera Bera

Select your language

“Badakit erronka oso handia dela, talde honek eta klub honek asko eskatuko didatela, baina dena emateko prest nago, ziur nago lanaren bidez emaitzak iritsiko direla” adierazi du Jon Begiristainek komunikabideen aurrean gaur goizean Bidebietan, super amara Bera Berako entrenatzaile gisa datozen bi denboraldietarako egin den aurkezpenean.

Tati Garmendia klubeko Eskubaloi ataleko arduradunak bere hitzaldian aitortu duenez, “aukera kontinuista bat da, hiru denboraldi hauetan Imanolen ondoan egon den eta dagoen pertsona bat, kluba eta taldea ezagutzen dituena eta azken arrakasten parte dena”. Garmendiak zehaztu duenez, “aukerarik onena da, hala erabaki du klubak Imanolen iritziarekin, aurten ere Zilarrezko taldea zuzendu du emaitza onekin, denetarako dago, eta klubetik ere edozein proiektutan inplikatutako pertsona bat nahi dugu”.

Jon Begiristainek, berriz, Imanol Alvarezek duela bi urte eta erdi bere laguntzaile izateko egindako deia gogoratu du. “Momentuan ez nuen dudarik izan, hasieran beldur askorekin eta errespetuarekin baina ez naiz ezertaz damutzen, Imanol, Tati eta klubaren konfidatzarekin urteak aurrea joan diren bezala, geroz eta erosogo sentitu naiz eta pertsona eta entrenatzaile bezala hazi egin naiz, askoz seguruago nago nire buruarekiko”. “Behin postua eskain zidatela, lan egingo dut burubelarri eman didaten konfiantza lanaren bidez bueltatzeko” azpimarratu du.

Entrenatzaile usurbildarrak badaki “klub honetan egunero titulu guztien alde eta ahal ditugun partida guztiak irabazteko lan egiten dugula”. Baina adierazi duenez, “bidea ezagutzen dut, egunero ikusten dut, jokalariak ezagutzen ditut, eta sekretorik ez dago, egunerakotasuneko lanean dago eta honek emaitza ematen ditu”.

Begiristainek Imanol Alvarezek eta Tati Garmendiak helarazi dioten “konfiantza” azpimarratu du behin eta berriz. “Imanolek bidaietan jada ohartarazi zuelako ni prestatzeko, nahiz eta ez zion sinesten”. Eta zintzo mintzo da. “Bertigo handiagoa eman zidan Imanolek bigarren izateko deitu zidanean, lehen entrenatzailea izango nintzela jakinarazi zidatenean baino”. “Egoera hura berria zen, -jarraitzen du- orduan ez nekien nola erreakzionatuko nuen jokalari profesionalekin, internazionalekin, baina lehen unetik Imanolek konfiantza handia eman zidan, eta orain beldur gutxiago eman dit, Imanolek eta Tatik konfiantza handia izan dutelako nigan, klubean ere bai, eta etxean bezala nago”.

Izan ere, jakinarazi duenez, “lehen entrenamendutik entzun nion Imanoli esaten Jonen hitzek nik esaten ditudan gauza bera balio dutela”. Begiristainek aitortu duenez, “horrek konfiantza eta segurtasun handia eman zidan”, eta horregatik erabaki zuen “bera bezala lan egitea, naizen bezalakoa izatea eta ondo joan da birritan hiru tituluak lortu ditugulako, eta ea denboraldi hau borobiltzen dugun Imanol agurtzeko eta eskertzeko”.

Bigarren lanpostu finkatua

Atzo Atarrabian jasotako porrotarekin, Mecalia Atletico Guardesek berreskuratutako partidan, super amara Bera Beraren bigarren postua sendotu du, talde donostiarrak galiziarrarekiko duen bi puntuko aldea baita, averagea galduta baitauka. Horrenbestez, bost partiden faltan, Rocasa da ligako liderra, Elche hartuko duena larunbatean; super amara baino puntu bat gehiagorekin, honek Elda Prestigioren aurka izango du hitzordua Gascan (larunbatean, 18etan), ondoren, gipuzkoarrek baino bi puntu gutxiago, Costa del Sol Malagaren eta Mecalia Atletico Guardes, (averagea andaluziarren alde) eta sei puntu Replasa Beti Onakekiko, lehen postuetarako lehian sartu dena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores