XVLII Erreginaren Kopako antolaketaren testuinguruan, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioa lagun, super amara Bera Berak infantil eta kadete mailako jokalariei zuzendutako entrenamenduak hasiko ditu gaur arratsaldean Orioko Karela kiroldegian.
Entrenatzaileak eta hainbat jokalari ordubetez arituko dira klub anfitrioiko gazteekin, eta ondoren, interesa duen orok, Bera Berako lehen taldeak jarraian egingo duen 90 minutuko entrenamaldia ikusi ahal izango du.
Egutegia honako hau da:
ORIO ERAGIN (Karela Kiroldegia) Otsailak 16
EIBAR (Ipurua Kiroldegia) Martxoak 9
URNIETA (Udal Kiroldegia) Martxoak 16
UROLA (Ispilla Kiroldegia) Martxoak 23
Gainera, apirilaren 15eko goizean saio pedagogikoa egingo da Donostiako ikasleentzat Gascan.
Kopa zozketa eta erresonantzia Karsteni
Taldeak, joan den larunbateko porrota digeritzeaz gain, bihar, otsailak 17, Donostiako Aquariumean 13etan ospatuko den Erreginaren Kopako azken fasearen zozketaren zain dago.
Bestalde, Elke Karsteni erresonantzia egingo diote asteazkenean, belauneko lesioaren irismena zehazteko.

































