Bera Bera

Select your language

Probisionalki lidergoa emango lioken penaltia huts egin du super amara Bera Berak partidaren ondarrean. Lehen zati on baten ondoren, talde donostiarrak berriro galdu du Gascan bigarren zatian, oraingoan Zonzamas Plus Car Lanzarotek (25-26, 13-11 atsedenaldian), eta azken minutuetan donostiarrek baino gehiago asmatu dutenak. Rocasak Málagan galdu du eta Guardesek partida atzeratuta dauka Atarrabian.

Baina Alicia Roblesek Elba Alvarezen jaurtiketa igarri du eta bi puntuak eman dizkio Zonzamasi. Azken minutuan aurretik iritsi da, Louisek ondo eramandako kontraeraso bati esker eta Ingrid Rogerrek gauzatuta. Hain zuzen ere, Alvarezek eman dio abantaila super amara Bera Berari hiru aldiz, baina, Lanzaroteko taldeak eskuin aldetik aurkitu ditu hutsuneak, Ingrid Brenda edo Reyesen bitartez, hirutan berdindu baitu eskumuturra erakutsiz kubatarrak.

Elche eta Rocasaren aurka jokatutakoak gogoratu ditu partidak. Etxekoen hasiera ona, abantaila interesgarriekin (9 ": 6-3). Baina ihesbide bat zeukan, ezin zuen Irene Botellaren pasea moztu, lehen zatian bere hiru jaurtiketak markatu baititu. Somazak kanpoko jaurtiketaz erantzun du.

Wigginsen geldiketak medio – bost lehen zatian- eta Tchaptchetek sartu deneak, behartutako penaltiei eta bi golei esker, super amara Bera Berak errenta kudeatzea lortu du (18 ": 11-8). Baina Kaulbackek birritan asmatu du atsedenaldia baino lehen (13-11).

Bigarren zatian, 1-4ko partziala, Zonzamas aurretik jartzeko, Ingrid Brendaren ate hutseko golarekin (14-15). Louisek aldea handitu du (15-17) baina Erauskinen eta Hernandezen artean partida berdindu dute (39 ": 13-13). Karsten lesionatu da eta partida berdinketen fasean sartu da, zortzi guztira, beti aurretik super amara Bera Bera egon da, azken minutura arte.

Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 25, Zonzamas Plus Car Lanzarote 26,

super amara Bera Bera 25 (13+12): Wiggins, Etxeberria (3), Rodrigues (1), Somaza (3), Gavilan, Karsten (4) eta Amores (2) – hasierako zazpikoa- Tchaptchet (3), Ogonovszky (1), Álvarez (6, 3p), Erauskin (1), Hernández (1), Fresco, Kruijswijk eta Prades (p.s.)

Zonzamas Plus Car Lanzarote 26 (11+15): Menucci, Louis (6, 3p), B. Roger (3), Botella (6), Fernández (1), I. Roger (2) eta Kaulback (2) – hasierako zazpikoa- Márquez, Reyes (4), (Jerónimo (1), Voncina (1) eta Robles (p.s.).

Epaileak: Ignacio Rubio eta Sergio Fernández-Montes (Castilla la Mancha ikastetxea)

Kanporatuak: Gavilan, Karsten eta Tchaptchet (super amara) eta Botella (2), I. Roger, Louis, Marquez eta Jerónimo (1 eta gorria, 59. min) (Zonzamas)

Partzialak: 4-3, 6-3, 8-8, 10-8, 12-10, 13-11 – atsedenaldia- 14-13, 17-17, 19-19, 20-20, 24-24 eta 25-26

Gertaerak: Minutuko isilunea gorde Imanol Goikoetxearen omenez.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores