Asteburu honetan 13 partida jokatuko ditu Bera Bera Eskubaloiko harrobiak. Zilarrezko mailan, Bera Berak Ipuruan (16,45etan) du beste urrats bat emateko aukera, izan ere, puntu bakar batera duen taldearen aurka neurtuko ditu indarrak. Bidebietan nagusi izan zen Eibar Eskubaloia (24-26) eta azken bi partidak galdetu donostiarrak gertu dituzte.
Euskal Ligan, aldiz, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak bigarren faseari ekingo dio Errotabarri hartuz Bidebietan, igandean 12,15etan. Eta aurretik, 10,15etan Muskiz Azul taldearen aurka arituko da kadete taldea. Bera Bera Donibane mutilek, berriz, Irunen dute hitzordua larubatean 12,15etan.
Gipuzkoako txapelketan, senior mutilen taldeak Hernani hartuko du Bidebietan, larunbatean 16,15etan; kadete neskek Urnieta 20etan eta jubenil neskek Pasaian Ordizia, igandean 10etan. Infantil neskak Galtzarabordan arituko dira larunbatean 11,30etan eta infantil mutilak Egian igande eguardian. Alebin mistoak (LH6), aldiz, Hernani hartuko du Yoldin. Azkenenik, alebin (LH5), alebin misto (LH5) eta benjamin mistoen topaketak antolatu dira Elgoibarren igande goizean.


































