Bera Bera gora begira jarri da atzo Bidebietan Replasa Beti Onak gaindituz (27-20), average delakoa ere lortuz. Izan ere, puntu bakar batera du hirugarren postu, nafarren eta Eibar taldeen ondoan, alegia. Eta larunbatean Ipuruan izango da hurrengo hitzordua.
Igandean Bera Berak estutu zuen hasieratik defentsan, Zabala Goñi atepean -11 geldiketa- eta Ainara Lópezen (7 gol) abiadurari esker hutsuneak topatu zituen Beti Onaken defentsan. Atsedenaldian, 11-8.
Bigarren zatian, Bera Berak tartea ireki zuen, Beti Onak estutzen saiatu zen baina Elene Frescok Ainara Lópezen lekukoa hartu zuen. Azken minutuetan, average delakoa ere eskuratu zuten gipuzkoarrek.
Fitxa Bera Bera 27 (11+16): : Zabala Goñi, Urretabizkaia (1), Vázquez, Merino (4p), Azkue (2), López (7) eta Murgiondo (2) –hasierako zazpikoa- M. del Campo, Lizeaga (3), J. del Campo, Ruiz de Gauna (2), Fresco (6), Sarriegi, Salaberria, Álvarez eta Bautista (p.s.).
Gainontzekoetan, Euskadiko Txapelketan amore eman zuten Lacturale Bera Bera kadete nesken eta Bera Bera Donibane kadete mutilek taldeek.
Zilarrezko maila:
BERA BERA 27-20 REPLASA BETI-ONAK
Euskadiko txapelketa:
Kadete neskak:
PRINTHAUS BASAURI 45-26 LACTURALE BERA BERA
Kadete mutilak:
DONIBANE BERA BERA 24-45 GRAN CAMPING ZARAUTZ ZKE
Gipuzkoako txapelketak:
Senior mutilak:
BERA BERA 31-26 Donibane Eskubaloia Mitxintxola
Jubenil neskak:
USURBIL K.E. 21-22 BERA BERA URDINA
Kadete neskak:
ORDIZIA OIANGU 18-36 BERA BERA URDINA
Infantil neskak:
BERA BERA NARANJA 17-29 TIK AKADEMIA LEGAZPI
Infantil mutilak:
BERA BERA 26-18 ZABALA ARKITEKTURA HONDARRIBIA BIDASOA

































