Bera Bera

Select your language

Mecalia Atletico Guardes izan zen liga erregularreko talderik onena joan den denboraldian, lidergoa 23. jardunaldian matematikoki ziurtatu zuelarik. Ondoren, penaltiak behartzetik gol bakarrera geratu zen Atticgo BM Elxen aurkako finalerdian. Nahiz eta baja izan, Ana Seabrak zuzentzen duen taldeak maila ona mantentzen jarraitzen du sasoi honetan ere.

Hirugarren sailkatua, super amara Bera Berarengandik bi puntura, A Sangriñan galdu zuen Grafometal La Riojaren aurka eta Rocasaren garaipenaren ondorioz, galiziarrak hirugarren postura kokatu dira, averagea delakoari eustea lortu zuten donostiarrengandik puntu bakarrera. Beraz, larunbatean (Gasca, 18etan), super amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardes hartuko du hiru puntu balio duen partidan, lidergoa jokoan dagoela, irabazten duenak averagea ere eskuratuko duelako, joanekoa berdinketan amaitu baitzen. Adi Rocasa izango da igandean Cicar Lanzarote Arrecife bisitatuko duena, hamaikagarren garaipena jarraian lortzeko lehia aproposa.

Mecalia Atletico Guardesek Italian egin zituen lanak European Cupeko final-laurdenetarako txartela lortzeko. Zozketa larunbatean bertan egingo da, Vienan. Bertan Atticgo BM Elx eta Costa del Sol Málaga ere egongo dira. Bajak eta iraupen luzeko lesioak izan arren – Nerea Gil eta Cifuentes, besteak beste –, talde galiziarrak berme guztiekin lehiatzen jarraitzen du.

Atea ondo zaindu dute Amandine Balzinc eta Sabina Minguezekin. Cifuentesen lesioa dela eta, Afrika Semperek pistara itzuli da Maria Palomori pibotean laguntzeko. Lehen lerroan, Cacheda, María Sancha, Hauptman eta Rosane Serranorekin mugikortasuna ematen diote, protagonismo handiagoa hartu du bizkaitarrak. Tellez, sasoi bikainean, eta Elena Martinezek kanpoko jaurtiketa ematen dio, nahiz eta ez den talde honen indargunea. Eta hegaletan Ania Ramos, Mendoza, Castro eta Portillo, azken hau azken partidetan baja izan dena.

Jokoa menderatzen duenak asko irabaziko du. Guardes gol gutxien jaso dituen bigarren taldea da (21,19 gol partidako), eta 24,2 gol sartu ditu. super amara Bera Berak, berriz, ia 29 gol sartu ditu partidako, eta 24,1 jaso. Golegileei dagokienez, Guardesek super amara Bera Beraren antza du, erantzukizun hori asko banatzen duen zentzuan, eta Tellez (3,13 gol partidako) eta Martinez (3) dira Miño Behereko taldeko golegile nagusiak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores