Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Euskal Kopako final berri bat jokatuko du gaur Aritzbatalden jokatutako finalerdian Aiala Zarautz (15-34) gaindituta. Donostiako taldea gora joan da minutuak pasa ahala, baina kezkagarriena Arroyok ezker orkatilan duen lesioa izan da.

Imanol Alvarezek eta Jon Begiristainek urtea Valladoliden itxi zuen talde bera aurkeztu dute, Elba Alvarezen bajarekin, eta Zabala Goñi atezain jarri dute partida osoan zehar (zazpi geldiketa lehen zatian). Finalerdia berdinduta hasi da, etxekoen banakako jokaldi interesgarriekin, baina bere galerak kontraerasoan zigortu dituzte Somaza edo Hernandezen bitartez. Hala ere, Viciosok, Aiala Zarauzko atezainak, eutsi izan dio bere taldeari.

Karsten eta Tchaptchetek lekukoa hartu dute, errenta handitzeko, zorigaiztoko jokaldia iritsi denean. Barneraketa batean, antza, defendatzailea zapaldu, orkatila bihurritu eta min zantzuekin pistatik irten da Arroyo. Gertakaritik aurrera, super amara Bera Berak tartea ireki du Karsten, Ogonovszky eta Somazak penaltiz. Atsedenaldian 7-15.

Bigarren zatian, 0-5eko partzialean, Gavilanek ondo asmatuta (3/3) abantaila handitu da. Bigarren zatiaren erdian, partidak erritmoa jaitsi du. Aiala Zaratuzek Donostiako 6-0 defentsarekin talka egin du, eta horrek kontraesan gehiago sortu zituen super amararentzat eta, horrez gain, Ogonovskyren jaurtiketekin errenta handitu dute donostiarrek.

super amara Bera Bera 34 (15+19): Zabala Goñi, Etxeberria, Rodrigues (2), Kruijswijk (3, 2p), Gavilan (4), Somaza (4, 1p) eta Hernández (5) – hasierako zazpikoa- Arroyo (1), Karsten (4), Ogonovszky (5), Amores (3), Tchaptchet (3) eta Prades (o.a.)

Partzialak: 2-3, 4-5, 4-6, 6-9, 7-12, 7-15 – atsedenaldia- 7-20, 9-24, 11-25, 12-28, 13-32 eta 15-34

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores