Bera Bera

Select your language

Lyndie Tchaptchet pibote nafar internazionala baja izango da super amara Bera Berak planifikatzen ari den 2026-27 denboraldirako, Txapeldunen Ligan helburu handiak dituen klub baten eskaintza onartuta.

2023-24 denboraldian iritsi zen Lyndie Tchaptchet super amara Bera Berara, eta oinarrizko jokalaria da klubaren arrakastetan. Izan ere, jokoan dauden titulu nazional guztiak lortu ditu, bi hiruko jarraian eta aurtengoan, Iruñeko Iberiar Superkopa. Orain arte partida guztiak jokatu ditu, hau da 101 norgehiagoka: 34 lehen denboraldian, 24-25ean 49 eta aurtengo denboraldian 17, helburua 39ra iristea bada ere. Guztira 283 gol daramatza elastiko urdinarekin.

Behin Donostiara iritsita, 2024ko urrian debuta egin zuen Espainiako selekzioarekin, Europako txapelketa (2024ko azaroan), eta duela gutxi Alemaniako eta Herbehereetako Munduko Txapelketa jokatu dituelarik, guztira 22 partida daramatza goreneko selekzioarekin eta 40 gol. Urte hauetan European League-n super amara Berarekin edo Espainiako selekzioarekin egindako nazioarteko erakustaldiak, non kalitatea erakutsi duen maíz, Europako klub handien arreta erakarri du.

Beraz, Atarrabiako jokalariaz gozatuko dugu denboraldi hau amaitu arte, bai bere giza kalitateaz, bai kirol kalitateaz, eta zorterik onena opa diogu hurrengo erronketan, baina, aurretik, super amara Bera Beraren helburu nagusiei erreparatuko die, hala nola liga erregularra irabaztea, maiatzeko Donostiako Kopa eta Guerreras Iberdrola Ligako play-offa eskuratzeko borrokatzea. Baja garrantzitsu hau ordezkatzeko lanean ari da kluba duela aste batzu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores