Bera Bera

Select your language

super amara Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligara itzuliko da bihar, asteazkena, Gascan (20etan). Alejandro Hoz eta Axel Riloba, kantabriarrrak) Costa del Sol Malaga hartuz, sailkapeneko lidergoan jarraitzeko eta talde andaluziarrarekin tarte handiagoa irekitzeko asmoz.

Igandera arte Alemanian eta Herbehereetan jokatu den Munduko Txapelketan hamaika jokalari izan dituenez, Imanol Alvarezek atseden egun batzuk eman zizkien internazionalei, eta joan den igandean Costa del Sol Malagaren aurkako lehia prestatzen hasi zuen Bidebietan. “Ondo entrenatu genuen, Malagaren aurkako partida prestatzeko saio gutxi ditugu, baina sentsazioak ez dira txarrak entrenatzailearen lasaitasunerako”.

Halere, taldea Anne Erauskinen bajetara egokitu behar da, eskuineko iskioan haustura baitu, baita Nicole Wigginsen bajetara ere, Munduko Txapelketa jokatzea eragotzi zioten bizkarreko gaitzetatik osatu gabe baitago atezaina. Beraz, Alvarezek Zilarrezko taldeko atezaina, Naroa Zabala Goñi – lehen deialdia Ligan, Granollerseko Kopan egon zelako –, eskuin hegalean, Oihana Murgiondo eta Elene Fresco deialdian sartuko ditu.

“Oso partida zaila da, are gehiago orain hiru saio bakarrik eginda – hasperan egin du Alvarezek-eta ohartarazi du “ez dagoela lasaitzeko denborarik, lehiaketako aurkari zorrotzenetako bat datorrela, eta egia dela beste aurkari batekin hastea gustatuko zitzaidala”.

Costa del Sol Malagak arazorik gabe lortu zuen European Cupeko hurrengo kanporaketarako sailkapena eta bi jokalari bakarrik izan ditu Munduko Txapelketa jokatzen, Campigli eta Romero argentinarrak. Laugarrena da sailkapenean, donostiarrak baino sei puntu gutxiago baina partida bat falta zaio.

Bihar Gascan bi egoera ia kontrajarri neurtuko dira: talde batek hiru saio eskas izan ditu taldean norgehiagoka prestatzeko, baina Munduko Txapelketak ematen duen “erritmo lehiakorra” duten eta “goi mailan entrenatzen” duten jokalari gehienekin, eta beste batek elkarrekin entrenatu ahal izan du, baina partida ofizialek ematen duten txisparik gabe. Eta bestalde, bi joko eredu, etxekoen abiadura da nagusi eta bisitariengan joko kontrola eta markagailu baxuak, izan ere, batez beste 22 gol baino gehixeago jaso ditu partidako eta ia 25 gol sartu.

Inklusioaren partida izango da, ordubete lehenago ariketak egiteko aukera egongo da Gascako hallean eta atsedenaldian Salto Fundazioak babesten dituen kirolariekin argazki bat egingo da, kirol inklusiboa sustatze aldera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores