Bera Bera

Select your language

Anne Erauskin baja izan zen Espainiak Alemaniaren aurka jokatu zuen Main Roundeko azken partidan, eskuin hankako iskiotibialetan haustura bat izan zuelako, ondorioz Costa del Sol Malagaren aurka kolokan izango da bere partaidetza, Guerreras Iberdrola Ligara itzultzean, abenduaren 17an, asteazkenean, Gascan (20etan), alegia.

Bestalde, Paraguairen aurkako lehen partidan bakarrik egon zen Nicole Wiggins – jokatu ezinik- eta Munduko Txapelketan baja izan da bizkarreko arazoak medio. Egun batzuk daramatza Donostian gaitza kudeatzen eta ez dago garbi noiz itzuliko den lehiara.

Gainerako jokalariak Donostian daude jada, joan den larunbatean Dortmunden kanporatuta geratu ondoren, Alemaniari irabazi ezinda. Argentinak, aldiz, atzo jokatu zuen azken norgehiagoka, Tunisia gainditu zuen azken segunduetan Gavilanek sartutako gol bati esker. Beraz, Micaela Rodrigues bakarrik geratzen da Munduko Txapelketan, Brasilek Alemaniaren aurka jokatuko baitu gaur arratsaldean (17,15etan) Dortmunden.

Imanol Alvarezek atsedena eman die aste honetan, eta, beraz, taldearekin itzuliko dira abenduaren 14an, igandea, 12etan, Bidebietan, asteazkeneko partida prestatze aldera, izan ere, Costa del Sol Malagak elkarrekin entrenatu ahal izan du, bi jokalari bakarrik izan baitu Mundialean: Campigli eta Romero.

Lagunartekoa Elizondon

Bihar, Elizondon, 19:30etan, Donostian geratu diren lau jokalariek – Laura Hernandez, Eszter Ogonovszky, Elena Amores eta Lisanne Kruijswijk- eta Nicole Wigginsek – ziurrenik ez du jokatuko – Zilarrezko Mailan jokatzen duen Bera Berako bigarren taldea indartuko dute Replasa Beti Onaken aurka jokatzeko.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores