Asteburu beltza Zilarrezko maila eta Euskal ligako taldeentzat, izan ere, hirurek amore eman zuten Zarauzko taldeen aurka. Zilarrezkoan, partida ez zen hain gogorra izan 17 kanporaketa adierazteko -bederatzi Bera Berantzat eta zortzi, Zarautzentzat-. Donostiarrek ez ziren eroso izan partidaren zehar eta zarauztarrak, hiru puntura jarri direnak, izan ziren nagusi markagailuan (23-28). Datorren astean, Bera Berak Castro-Urdialesen izango du hitzordua.
Fitxa: Bera Bera 23 (12+11): Zabala Goñi eta Bautista, Urretabizkaia (1), López (3), Vázquez (6), Sarriegi, Azkue (3), Lizeaga (4), Ruiz de Gauna (3), Del Campo, Merino (2), Garro, Murgiondo (1) eta Salaverria.
Bestetik, Gipuzkoako txapelketetan, mutiletan Bera Bera sendo Urolaren aurka, batez ere garrantzitsua Zumarragan lortutako garaipena Euskal Ligarako promozioa jokatze aldera.
Emaitzak:
Zilarrezko maila:
BERA BERA 23-28 AIALA ZARAUTZ Z.K.E.
Euskal Liga:
Jubenil neskak:
G. CAMPING ZARAUTZ 30-21 LACTURALE BERA BERA
Kadete neskak:
G. CAMPING ZARAUTZ 44-35 LACTURALE BERA BERA
Senior mutilak:
BERA BERA 30-16 UROLA E.K. CRIST. GOHIERRI
Jubenil neskak:
BERA BERA URDINA 17-24 HERNANI KEM ONE E.T.
Kadete mutilak:
UROLA E.K. RSA 28-30 Bera Bera Donibane
Kadete neskak:
LEIZEA TABERNA OET 55-25 BERA BERA URDINA
Infantil neskak:
ROYDE BERGARA K.E. 29-34 BERA BERA URDINA
BERA BERA NARANJA 4-23 LANA ALOÑA MENDI HORIA
Infantil mutilak:
ZABALA ARK. HONDARRIBIA 15-19 BERA BERA
Alebin (misto):
EIBAR ESKUBALOIA B 12-27 BERA BERA
Argazkia: Óscar Araujo






























