Larunbatean hitzordu nagusia Gascan bada ere, non super amara Bera Berak JDA Bourgogne Dijon hartuko duen 18etan European Leagueko joanekoan, harrobiko taldeek bederatzi norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan.
Zilarrezkoan, Santanderren izango du hitzordua Bera Berak (La Albericia kiroldegian, 11etan). Euskal Ligan, bi partida erabakiorrak izan daitezkeenak, Izan ere, igandean Bidebietan, Lacturale Bera Berako taldeek Pulpo hartuko dituzte. Kadeteak 10,15etan eta jubenilak, 12etan.
Gipuzkoako txapelketatan, kadete mutilek bigarren faseari ekingo diote, Euskal Ligarako promozio jokatze aldera, Saieko dute aurkari Pasai Donibanen larunbatean 12,45etan. Senior mutilek, berriz, larunbatean 15,30etan hartuko dute Munttarpe Bidebietan. Eta infantil mutilak, Aloña Bidebieta larunbatean 10,15etan.
Jubenil neskek Bergaran izango dute hitzordua igandean 11,30etan, kadeteek Pulpo hartuko dute Pasai Donibanen larunbatean 9,30eetan eta Bera Bera urdina infantil taldea igandean 10etan Zumaian.






























