14 hitzordu ditu Bera Bera Eskubaloiak asteburu honetan. Zilarrezko mailan, Basaurin irabazi ostean, BM Loyola izango du aurkari Bera Berak seigarren jardunaldian. Bidebietan izango da igandean, 12,15etan. Ainara López baja izango da.
Bestetik, euskal ligan, Artalekun izango dituzte hitzorduak. Lacturale Bera Bera kadete taldeak igandean 10etan eta jubenilak, 12etan.
Gipuzkoako txapelketetan, senior mutilek Elgoibarko IMH kiroldegian dute hitzordua larunbatean 13etan. Bera Bera Donibane kadete taldeak, behin sailkatuta, lehen faseari amaiera jarriko diote Yoldin, larunbatean 12,30etan, Egiarekin.
Jubenil neskek, berriz, bolada onari jarraipena eman nahi diote Bidebietan, larunbatean 11,45etan Arrasate hartuz. Kadeteak, aldiz, lehenago, 9,30etan Hernani aurkari.
Infantil mailan, Bera Bera Urdina nesken taldeak Zarautzen du hitzordua, larunbatean 11,30eetan, Bera Bera Laranjak Altzan Ereintza hartuko du igandean 10,45etan eta mutilek, Elgoibarren larunbatean IMHn 11,30etan.
Eskolako taldeek topaketak dituzte igande goizean. Benjamin mistoa Lezon 10etan Saieko, Egia eta Bidasoarekin. Alebin neskek Bentaberri 9,30etan Aloña, Ereintza eta Pulporekin eta Alebin mistoak leku berean 10,45etan Pulpo eta Aloñarekin.
































