Lehenengo zati kaxkarra jokatu arren, Ainara Lopezen lesioa tarteko, eta atsedenaldira 15-10 atzetik iritsi zen norgehiagoka. Bigarren zatia borobila atera zitzaion Bera Berari, nahiz eta lehen gola bizkaitarra izan. Ondore, Zabala Goñi atezainak sartu zuen taldea partidan, Ruiz de Gaunak eta Elene Vázquezek asmatu zuten ate aurrean, Murgiondok zazpi metroetatik.
Nerea Elizegiri egindako banaka defentsak eragina sortu zuen. Basaurik baloi ugari galdu zituen eta donostiarrak gerturatu ziren markagailuan, 12 minutuetan lehen zatian adina gol sartua (20-20), halere kosta egin zitzaioan Jon Begiristain eta Imanol Álvarezen taldeari aurretik jartzea. Zabala Goñik bost geldiketa jarraian egin zituen, Murgiondok –zazpi gol bigarrenean- gol bikaina lortu zuen joko geldoa saihesteko (23-23) eta zati hau taldea zuzendu zuen Maren Del Campo izan zen golegilea, 56. minutuan, eskuin hegaletik. Goñi atezaina gaindiezina zen, Murgiondok penaltiz sartu zuen hurrengoa (5/5) eta Vázquezek –ardura hartuz- itxi zuen lehia.
Aitzitik, euskal ligan amore eman zuen Lacturale Bera Berak Ermuan.
Gipuzkoako txapelketetan, nesketan, nagusi jubenil eta infantil Urdina eta mutiletan, sendo Bera Bera Donibane taldea. Bigarren faserako sailkapena lortu du eta Egian amaituko du asteburuan. Senior taldeak berdindu zuen Bidebietan Egiarekin.
Emaitzak:
Zilarrezko maila:
GRUPO KURSAAL BASAURI 24-27 BERA BERA
Euskal Liga:
Jubenil neskak:
EGUI ERROTABARRI 30-22 LACTURALE BERA BERA
Kadete neskak:
APALATEGI ERROTA. 38-25 LACTURALE BERA BERA
Gipuzkoako txapelketak:
Senior mutilak:
BERA BERA 25-25 EGIA KATA TABERNA
Jubenil neskak:
LEIZARAN BricoGoros 21-29 BERA BERA URDINA
Kadete neskak:
UROLA E.K. ARKUPE 36-27 BERA BERA URDINA
Kadete mutilak:
Bera Bera Donibane 42-21 ZARAZPE PULPO EK
Infantil neskak:
BERA BERA URDINA 43-10 EGIA ESKUBALOIA
HERNANI AKOLA E.T. 24-8 BERA BERA NARANJA
Infantil mutilak:
BERA BERA 22-20 EIBAR ESKUBALOIA C






























