Bera Bera

Select your language

Selekzioen sortutako etenaldiaren ondoren, eragin handia izan duena super amara Bera Beran, hamaika jokalari joanda, Imanol Alvarez eta Jon Begiristain entrenatzaileek txipa azkar aldatzea eta epe laburrerako eta, bereziki, epe ertainerako helburuetan zentratzea dute helburu. Lehenengo erronka, larunbatean KH7 BM Granollersen aurka (Gascan 18etan) eta azkena abenduaren 16an, Dijonen. Sarrerak salgai.

Egutegia horrela osatuta dago, tarte handirik ere ez dagoelako, eta 17 egunez lehiatu gabe egon ondoren – azkena urriaren 8an izan zen, Lanzaroten-, hurrengo 23 egunetan, super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako bost partida eta JDA Bourgogne Dijonen aurkako Europako kanporaketa jokatu beharko ditu. Granollers hartu ondoren, asteazkenean jardunaldia dago, halere bidai erosoa batekin: Logroñon (urriaren 29an, asteazkena, 20,30etan). Kasualitatez, bi partidako astea tokatzen da Gascatik urrun, eta donostiarrek ez dute luzaroan utziko Daviden autobusa, Eldan jokatuko baitute azaroaren 1ean (larunbata, 18etan).

Europako astean, Cicar Lanzarote Arrecifek bisitatuko du Gasca (azaroaren 5ean, 19etan), hau da, Dijon baino lehenago (azaroaren 8an, 18etan), European Leagueko QR3ko joaneko partida. alegia. Bestalde, Bera Berak eta Beti Onakek azaroaren 11n (asteartea, 19:00etan, Atarrabian), hamaikagarren jardunaldiko partida jokatzea erabaki dute, Munduko Txapelketako geldialdira iristeko. Aldez aurretik, super amara Bera Berak Dijonen itxiko du hilabetea, azaroaren 16an (igandea, 17etan), European Leagueko multzoen faserako sailkapena lortze aldera.

Beraz, aste honetan taldea banatuta egon ondoren, ondo etorriko dira egun hauek dinamikara itzultzeko. Izan ere, batzuk – bost zehazki – 15 egunez egon dira Donostiatik kanpo, taldea urriaren 7an Lanzarotera joan zenetik eta Arrecifen jokatu eta hurrengo egunean 2029ko proiektuarekin bat egin zuenetik. Han izan ziren Tchaptchet, Arroyo, Álvarez, Prades eta Somaza. Ondoren, Etxeberria, Erauskin eta Wiggins batu ziren Grezia eta Israelen aurkako lehiak prestatzeko. Aldi berean, Karsten eta Gavilan Argentinarekin eta Rodriguesekin bildu ziren, Brasilekin.

Espainaik 2026ko Europako Txapelketara bideratu du bere sailkapena, Greziari eta Israeli kaudimenez irabazita. Ildo horretan, txalotu egin behar da jokalariek sare sozialetan zabaldutako komunikatua (hainbat hizkuntzatan), “Palestinako herriarekiko elkartasuna” adierazteko. “Lehiatzen naiz, bai. Baina ez dut axolagabekeriaz egiten”, amaitu zuten komunikatuak. Gainera, burua makurtu zuten Israelgo ereserkia jo zutenean, eta zapatiletan sandia pegatinekin jolastu ziren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores