Juan Miguel Perez Zonzamas Plus Car Lanzaroteko entrenatzailea kargutik kendu izanak harrituta, Hondarribiko aireportura joateko Autocares Daviden busera igo aurretik, Imanol Alvarezek komunikabideei aurrean adierazi du, “itxuraz dirudiena baino partida zailagoa” izango da.
super amara Bera Berako (Tchaptchet, Arroyo, Alvarez, Prades eta Somaza) bost jokalarik parte hartuko duten 2029 proiektuaren deialdia dela eta, bihar, asteazkena, jokatuko da ligako seigarren jardunaldia. Lanzaroteko Kirol Hiria pabiloian izango da, San Bartolome pista obretan baitago, 20etan (21etan Donostian). (Streaming)
Morvedreren aurkako garaipena lortu berritan, Alvarezek uste du “partida ona egin genuela, ezarritako helburuak bete genituela, nahiz eta bigarren zatiaren hasiera ez zen ona izan”. Horregatik, super amara Bera Berako entrenatzaileak “erregularrak” izatea nahi du eta larunbatean bezala “intentsitatea erakutsi hasieratik”. “Aldeko emaitza izango dugu gauzak ondo eginez gero” azpimarratu du.
Hala ere, aurkariak kezkatzen du Imanol Alvarez. “Arriskutsua da, jokalari onak dituelako, fitxaketa onak egin dituelako eta talde oso ona dutelako”, eta ohartarazi duenez, entrenatzailea kanporatzeak “ez da ona izaten kanpoko taldearentzat”. Egoera horri dagokionez, bere ustez, “garaizegi da”, baina, aldi berean, “egon daitezkeen barne gorabeherark ez ezagutzea” onartzen du.
Bestalde, nahiz eta partida bakarra irabazi, etxean jokatuko azkena, Granollersen aurka (33-27), Zonzamas Plus Car Lanzarote Guerreras Iberdrola ligan leku finko baten bila dabil. Horretarako kontrastatutako eta lehiaketa honetan eskarmentua duten jokalari ugari fitxatu ditu, horien artean, Melida Louis. “Arraroa izango da” onartu du Álvarezek. Frantziako hegalekoak bikain hasi du denboraldia, Ligako goleatzaile nagusia delarik, batez beste partidako zazpi gol sartuta. Egia da penaltiak gauzatzeaz arduratzen dela, baina horiek asmatzea ere meritua dauka.
Bera Bera ohiarekin batera, Pauli Fernandez taldea zuzentzen du, Guardesetik datorren paraguaitarra, Paula Garcia bizkaitarrarekin partekatuz, eta lehen lerroan Lorena Zarco eta Daniela Jerónimo, Gijonetik etorri dena. Hegaletan, Porriñotik Kaulback (taldeko bigarren golegile nagusiena) eta Puerto del Carmenetik, Masseu. Aula taldetik, Alicia Robles atezaina, uharteko bigarren denboraldian daraman Menucci argentinarrarekin batera ari da.
Zonzamasen funtsezkoak dira, Rogertarrak, Ingrid eta Brenda, baina oraindik ez diote erritmoa hartu eliteari. Ondo dabiltzanak Gleins Reyes (laugarren denboraldia), pibotean Irene Botella eta Volcina esloveniara eta Agustina Lopez uruguaitarra (bigarren urtea) lehen lerroan.
Víctor Rollán andaluziarrak eta Sergio Martínez valentziarrak zuzenduko dute lehia. Partida ostean 17 egun pasako dira hurrengo partidarako, Gascan izango dena urriaren 25ean (18etan).