Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Egiako XXX. Torneoa irabazi du beste behin, asteartean Grafometal La Riojari eta gaur arratsaldean Replasa Beti Onak gaindituta (32-18, 14-9 atsedenaldian).

Eta hori Replasa Beti Onakek oso ondo ekin diola partidari 0-3ko partziala lortuz, baina Casasolak ate hutsean sartutako golak etxekoak esnatu ditu eta 6-0eko partziala erreakzionatu du, Somaza (2), Tchaptchet, Kruijswijk, Ogonovszky eta Hernandez kontraerasoan sartutako golekin. Erauskin eta Wiggins hasierako zazpikoa osatu dute.

Ripak nafarren bolada hautsi dute, baina super amara Bera Berak errenta egonkortu du Ogonovszkyk eta Karstenek penaltiz sartutako golei esker (8-4). 16. minutuan, Imanol Alvarezek beste seikote bat sartu du: Urretabizkaia eta Murgiondo gazteak, Karsten, Rodrigues eta Gavilánekin batera. Eta Vazquezek, lehen lerroan kokatua. Pena da, bere adinak Zilarrean zein Guerreras Iberdrola Ligan batera jokatzea eragozten diola. Gazteek ez dute zorterik izan eta Beti Onak hurbildu da (8-7), halere, Murgiondok, hirugarrenean, Luzuriaga gainditu du eta kontraerasoan beste behin.

Replasa Beti Onaken hamar baloi galerek eraso jokua oztopatu dituzte, nahiz eta donostiarrek ere bederatzi pilatu. Gavilán izan da atsedenaldira hiru aldiz jaso duena (14-9), Zabalaren merito handiko geldiketak tarteko.

Bigarren zatian, nafarrek defentsa aurreratu dute Urbitarterekin, eta super amara Bera Berak gazteekin jarraitu du, oraingoan Tchaptchet, Somaza eta Ogonovszkyrekin batera. Zabalak Garcia urrundu du, baina ezin izan du Casasolaren penaltiarekin, Urretabizkaiak hegaletik bai ordea Luzuriagarekin.

Ogonovszkyk kontraerasoan eta Somazak, ate hutsik, tartea handitu dute (36’: 17-10) nafarren galerak aprobetxatuz, Vazquezek birritan asmatu du baina Canasek eta Garciak aldea murriztu dute. Ogonovszkyk 21-13koa jarri du, nafarren erreakzioa etorri da Urbitarteren eta Zamoraren golekin baina Murgiondok kontraerasoan baloia eskatu du abantaila berreskuratzeko.

Bigarren zatiaren erdian, Alvarezek pistako seikotea berritu du, Etxeberria eta Amores sartu ditu (lehen minutuak) Karsten, Gavilan, Rodrigues eta Kruijswijkekin batera. Larunbatean super amara Bera Berak A Guardan beste konpromiso bat duenez, Arroyok eta Elba Alvarezek atseden hartu dute. Minutu batzuk lehenago Wiggins sartu da eta lehia polita izan du Luzuriagarekin.

Amoresek bere kalitatea erakutsi du – golaz gain, pase bikaina eman zion Gavilani –, Karstenek bezala, Gavilanekin defentsaren erdia osatuz. Amaierarako minutu gutxi falta zirenean Rodrguesek sustoa eman du jaurtiketa baten ondoren izandako erorikoan.

Larunbatean, 20,30ean, A Sangriñan jokatuko du super amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardeseko ohorezko presidente Juan Rodriguez Perezen Oroimenezko Txapelketa.

Fitxa: super amara Bera Bera 32, Replasa Beti Onak 18

super amara Bera Bera 32 (14+18): Wiggins, Erauskin, Ogonovszky (5), Tchaptchet (1), Kruijswijk (1), Somaza (3) eta Hernández (1) -hasierako zazpikoa- Karsten (6, 3p), Rodrigues, Gavilan (4), Vázquez (3), Urretabizkaia (1), Murgiondo (3), Amores (3), Etxeberria (1) eta Zabala (o.a.)

Replasa Beti Onak 18 (9+9): S. García, Zamora (2), Casasola (1), Canas (1), Gutiérrez (2), Ripa (2), Fernández-Agustí (1) -hasierako zazpikoa- García (1), Sans (2), Gil (2), Ventura, Zalguizuri (1), Tardio (2), Urbitarte (1) eta Luzuriaga (o.a.)

Epaileak: Aitor Izquierdo eta Igor Hurtado (euskaldunak)

Kanporatuak: Ogonovszky, Karsten eta Tchaptchet super amaratik eta Gutierrez, Ripa, Zarmoa, Tardio eta Sans, Beti Onaketik.

Partzialak: 2-3, 6-3, 8-4, 8-6, 13-8, 14-9 – atsedenaldia. 15-10, 20-13, 22-16, 26-17, 29-17 eta 32-18.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores