Bera Bera

Select your language

Bigarren zatiaren hasiera bikainari esker, 10-0eko partziala lortu duelarik, super amara Bera Berak Grafometal La Riojari gainditu du (29-21, 12-12 atsedenaldian) Egiako Triangeluarraren lehen partidan.

Izan ere, lehen zatian, segur aski bero latzaren ondorioz – abanikoak banatu dituzte sarrera-, bi taldeek baloi galera gehiagi izan dituzte, hamar errioxarrek eta zortzi donostiarrek. Hala ere, Grafometal La Rioja hobeto sartu da partidara, 27. minutura arte markagailuan nagusi izan delarik.

Imanol Alvarezek hasieratik Wiggins atepean zela, iragan denboraldiko sei jokalari: Hernandez eta Etxeberia hegaletan, Gavilan pibotean, Alvarez zuzentzen Arroyo eta Ogonovszky albokoetan. Gavilanekin konektatzeko saiatu baina lortu ez eta La Riojak baliatu ditu markagailuan aurrea hartuz (1-3) Sarrionaindia kontraerasoan, Novovic eta Somogyi hegaletatik. Ogonovszkyren kanpoko jaurtiketa batek aldeak murrizteko balio du eta kontragola gipuzkoarren aliaturik onena izan da Etxeberriaren eskutik.

Rodrígues atezain brasildarra gogotsu sartu da partidara eta atsedenaldira zazpi geldiketa eginda joan da, tartean Alvarezi egindako penalti bat. Bestalde, Wiggins ez zen Lekunberrin bezain ondo moldatu. Nafarroako herri honetan bezala, 20. minutuan, Imanol Alvarezek talde osoa aldatu zuen, eta Naroa Zabala – hiru geldiketa –, Amores, Somaza, Tchaptchet, Kruijswijk, Rodrigues sartu ditu. Erauskinek Etxeberia ordezkatu du minutu batzuk lehenago.

Karstenek penaltiz eta Somazak jaurtiketaz aldeak murriztu dituzte, Erauskinek kontraerasoan bezala (9-10), eta errioxaren galeren ondorioz, super amara Bera Berak berdindu egin du atsedenaldiaren atarian Kruijswijkekin eta ondoren Erauskinekin (12-12).

Bigarren zatiaren hasiera funtsezkoa izan da. Atsedenaldira iritsi zen talde berarekin, Somazak lau gol lortu ditu jarraian bere taldeari abantaila emateko. Sarrionaindiak Zabalaren aurreran egindako baselina baten ondoren (13na berdindu zuen partida), bere taldeak donostiarren defentsaren aurka talka egin du eta galera bat bestearen atzetik lotu ditu (16 bigarren zati honetan), ia atera bota gabe egonda. Eta pistaren beste aldean guztiz kontrakoa. super amara Bera Berak asmatu egin du 6-0eko partziala lortzeko, triangeluarraren lehen partida hautsiz.

10. minutuan, Imanol Alvarezek lehen taldea sartu du, Karstenek Arroyoren ordez, Somaza mantendu du eta Alvarez eskuinera mugituz. Karsten penaltiz, Hernandez, Gavilan eta Etxeberriaren golekin (23-13) bolada onari jarraipena eman dio. Loscosek animatu egin du bere taldea, eta 0-6ko partziala lortu duelarik Sarrionaindia, Milagros eta Clararekin. Alvarezek partida gelditu du, bere taldeak erreakzionatu egin du Amoresek kontraerasoan eta Erauskinek hegaletik sartutako golari esker.

Eta azken hamar minutuetan, seikote berria pistan oraingoan Kruijswijk eskuinean jarri delarik. Aipatzekoak izan dira Amoresen eskuadrara egindako jaurtiketa, Arroyoren barneratze bat eta holandarraren kontra-gol bat.

Ondorioz, bi puntu super amara Bera Berarentzat Egiako triangeluan. Bihar errioxarrak eta Replasa Beti Onak elkarren aurka arituko dira eta super amara Bera Bera ostegunean itzuliko da nafarren aurka (18,30etan).

Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 29, Grafometal La Rioja 21

super amara Bera Bera 29 (12+17): Wiggins, Hernández (1), Arroyo (1), Álvarez (1), Gavilan (3), Ogonovszky (1) eta Etxeberria (3) – hasierako zazpikoa- Karsten (3 p), Erauskin (3), Amores (3), Somaza (5), Rodrigues (1), Kruijswijk (2), Tchaptchet (2) eta Zabala (o.a.)

Grafometal La Rioja 21 (12+9): Rodrigues, Sarrionaindia (5), Samartin (2, 1p), Novovic (4), Milagros (2), Loidi eta Somogyi (1) -hasierako zazpikoa- Lujan, Pérez (1), Clara (2), Sidibe, Benitez (2), Morales, Chumillasy (1) eta Loscos (1) eta Larrayoz (o.a.)

Epaileak: Javier Ariño eta Alejandro Hoz (kantabriarrak)

Kanporatuak: Arroyo eta Tchaptchet super amaratik eta Benitez eta Pérez, Grafometaletik

Partzialak: 2-3, 3-4, 4-6, 5-8, 8-10, 12-12 – atsedenaldia- 14-13, 19-13, 23-14, 23-16, 25-19 eta 29-21

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores