European Leagueko multzoen fasera sarbidea ematen duen kanporaketa exijentea izango dela ziurtatuta, super amara Bera Berak irrikaz espero du asteartean Vienan egingo den zozketa. Donostiako taldeak joan den denboraldiko esperientzia arrakastatsua errepikatu nahi du, eta 16 klubeko talde aukeratuan berriro sartu.
Horretarako, hamabi taldeetako bat gainditu beharko du azaroaren 8-9 eta 15-16an jokatuko den kanporaketan. Eta ezer gutxi dago aukeratzeko, maila altua dutelako. Hasteko, hurbilenak, frantsesak. Dijon aurreko denboraldian iritsi zen lauko finalera, eta hirugarren izan da bere ligan, Metz eta Brest gaindiezinen ostera. Chambray, zozketako beste talde frantziarra, laugarren sailkatu zen.
super amara Bera Berak urteko lehen hiruhilekoan aurrez aurre izan zituen talde alemaniarrekin ere errepika dezake, Bensheim Auerbach Flamesekin (ligaxkako bi partidak galdu zituen) eta Blomberg-Lipperekin (penaltietan amore eman zuen final-laurdenetan). Alemaniako beste taldea Oldenburg da, seigarren sailkatua bere ligan, eta Thüringer, berriz, zuzenean sailkatuta dago multzoen fasean.
Donostiarrek ezin izango dute Lublin talde poloniarrarekin gurutzatu, baina bai Lubin taldearekin aurpegi ezagun asko dituena: Fernandes, Cavo, Cesáreo eta Alicia Fernández, besteak beste. Errumaniako Baia Marek Spugini eta María Gomes kanariarrak ere baditu, laugarrenak gelditu direlarik ligan. Eskandinaviako taldeak ere maila handikoak dira: Larvik talde historikoaren (bi partidak irabazi zizkion Elxi multzoen fasean), Tertnes Bergen (finalista bere ligan) edo Danimarkako Viborg, seigarrenak Europako ligarik indartsuenetariko batean.
Esztergom taldeko hungariarrak, berriz, hirugarren gelditu dira euren ligan. Budapestetik gertu, talde honek bost partida baino ez zituen galdu, Gyor eta FTCren eta DVSC Schaefflerren aurka, hirurak Txapeldunen Ligan datorren ikasturtean. Eta azkenik, Lokomotiva Zagreb, bigarren Kroaziako ligan, joan den denboraldian Atticgo Elxek kanporatu zuen QR3 kanporaketan.
Beraz, abuztuaren 30ean behin lehiaketa hasita, Imanol Alvarezek eta Jon Begiristain entrentzaileek bi hilabete pasatxo izango dituzte denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako bat prestatzeko.