Espainiako Eskubaloi Federazioaren Batzarrak, Cartagenan ospatu zena larunbatean, datorren 25-26 denboraldiko lehiaketa egutegia onartu zuen, besteak beste. Ondorioz, Guerreras Iberdrola Liga abuztuaren 30ean hasiko da eta beranduenez 2026ko ekainaren 3an amaituko delarik.
Aurten Ligako lehiaketa sistemak ez du inolako aldaketarik. Hau da, liga erregularraren ondoren, lehen zortzi taldeek titulua lortzeko play-offa jokatuko dute; 14. sailkatua zuzenean jaitsiko da Urrezko Mailara; 9. sailkatua bi ligaxketatik salbuetsita geratuko da, eta 10. postutik 13.era jaitsiera plaza bat saihestuko dute.
Liga erregularra abuztuko azken asteburuan hasi eta 2026ko apirilaren 18ra arte luzatuko da. Titulurako eta jaitsiera saihesteko ligaxkak apirilaren 25ean hasiko dira, aurten bezala, final-laurdenak eta finalerdiak golen aldera izango dute hizpide eta finala, berriz, hiru partidatara jokatuko da, lehena maiatzaren 27an, bigarrena 30-31n eta, behar izanez gero, hirugarrena ekainaren 3an.
Aldaketa bakarrak dira final-laurdenetan eta finalerdietan, berdinketa gertatuz gero, jada ez dituztela etxetik kanpo sartutako golak erabakitzen, baizik eta luzapena jokatuko da, eta berdinketak iraunez gero, kanporaketa penaltietara erabakiko da. Besteak Europako postuei erreparatzen dio, Ligako txapeldunordeak lehentasuna izango baitu liga erregularreko bigarren sailkatuarekiko. Adibide bat jartzearren, Atticgo Elxek (denboraldi honetan ez du postu zuzenik lortu) European Cupeko lehen postua lortuko luke, orain Costa del Sol Malagaren eskuetan.
Kopa eta Superkopa
2022an bezala, maiatzean antolatuko du super amara Bera Berak berriro Erreginaren Kopa. Maiatzaren 8tik 10era izango da Illunbeko Donostia Arenan eta Beti Onak-ek ere plaza ziurtatua du.
Superkopa Iberikoaren 3. edizioa, berriz, irailaren 6-7an izango da. Egoitza zehaztu gabe dagoela, super amara Bera Berak Madeira – Kopako txapeldunordea- izango du aurkari– eta Replasa Beti Onakek Benfica – Ligako txapelduna-.