Bera Bera

Select your language

Emakumezkoen eskubaloiko elitean super amara Bera Berak eta Costa del Sol Malagak hogeita hamargarren partida jokatuko dute asteazkenean, maiatzak 21 (20,30etan), Gascan. Bereziki, azken bosturtekoan berdintasuna da nagusi bi taldeen artean, izan ere, Ligan bakoitzak bost partida irabazi ditu eta beste bi berdindu.

Iaz bezala, super amara Bera Berak eta Costa del Sol Malagak Ligako finalerdian egin dute bat, partiden ordena berdin jarraituko delarik, hau da, lehen neurketa Donostian eta bigarrena – maiatzaren 25ean, igandean, 12etan, Malagako Carranquen-. Iragan sasoian gipuzkoarrek 22-21 irabazi zuten Gascan, 28-27 galdu zuten itzulerako partida, eta, beraz, berdinketa hausteko lehia izan zen, luzapen moduko bat, donostiarren alde amaitu zena (4-5). Aurten Kopako kanporaketako ohiko sistema da, berezitasun batekin: golen berdinketa gertatuz gero, etxetik kanpo gol gehien sartzen dituen taldea lortuko luke finalerako txartela.

Bada beste aldaketa bat. Iaz European Leagueko multzoen fasea jokatzean partida pilaketa handienarekin iristen taldea Costa del Sol Malaga zen, aldiz, denboraldi honetan egoera hori super amara Bera Beran gertatzen da, atzoko Euskal Kopako finala kontuan hartuta 46 partida ofizial jokatu baititu dagoeneko, talde andaluziarrak baino hamaika gehiago.

Bi taldeen artean jokatutako 29 partidetatik 23 ligan izan dira, 21 erregularrean eta bi play-offetan. Donostiarrek 15 irabazi, sei galdu eta bi berdindu, hauek biak Gascan. Kopan, hiru norgehiagokak – denak finalerdietan – super amararen aldekoak izan dira, eta jokaturiko hiru Superkopetatik bi ere irabazi ditu, horietako azkena 2023ko irailean, izaera iberikoko lehen edizioan, penaltietara erabaki zena.

Azken bost urtetan estatistika berdindu egin da. super amara Bera Berak azken sei partidetatik hiru bakarrik irabazi ahal izan ditu etxean. Izan ere, denboraldi honetan, Costa del Sol Malagak berdindu egin du Gascan eta bigarren itzulian Carranquen garaipena lortu zuen gol batez, nahiz eta gipuzkoarrek azken segundoan berdinketa lortzeko baloia izan, partid hauen ordena aldaraziko lukeena.

Ondoriz, titulua lortzeko play-offetako finalerdi bizi eta parekatua espero da, bi estilok bat egiten baitute, bat lasaiagoa, Costa del Sol Malagakoa, Rocasa (41-36) kanporatu zuena, eta bestea super amara Bera Berarena jabetza gehiagotan jokatzea gustatzen zaiona. KH7 BM Granollers (67-63) gainditu zuen.

Joaneko partida, maiatzaren 21ean, asteazkenean, 20:30etan Gascan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores