Bera Bera

Select your language

Super amara Bera Berak Euskal kopa berri bat eskuratu du gaurkoan Elgoibarko Olaizaga kiroldegian, Zuazo aise irabazita (39-19). Partida hasiera ezinhobea egin dute donostiarrek bizkaitarrak  gaindituz. Nabaria zen Zuazok lehiaketarik gabe dagoela eta gipuzkoarrak Ligako finalerdiak prestatzen ari direla.

Ondorioz, frogak egin dituzte gaur Imanol Álvarez eta Jon Begiristain entrenatzaileek, besteak beste, 5-1 defentsa, askotan 3-2-1, bihurtu dena. Ogonovszkyk ireki du markagailua eta segituan jarraipena eman diote Elba Álvarezek, Rodriguesek eta Tchaptchetek. Lehen zatian egindako 26 jaurtiketatik 24etan asmatu du super amarak. Zuazo, aldiz, arazoak izan ditu defentsan eta erasoan, nahiz eta Ugazi Manterolak, Saiz eta Morék birritan asmatu duten.

Bigarren zatian, gipuzkoarrek 7x6 frogatu zuten modu berezi batean, halera, baloi galera gehiago izan zituzten, Zuazok aprobetxatu zituenak.

Fitxa teknikoa: super amara Bera Bera 39, Balonmano Zuazo 19,

super amara Bera Bera 39 (24+15): Kostic, Erauskin (3), Rodrigues (4), Álvarez (6, 4p), Tchaptchet (3), Ogonovszky (4) y Hernández  (7) – hasierako zazpikoa- Arrojeria (1, Karsten (4, 1p), Louis (3), Gavilán, Arroyo, Menéndez (1), Etxeberria (2), eta Prades (1) (o.a.).

Zuazo Balonmano 19 (10+9): Polo, Manterola (3), Gil, Ojea (1), Puigbó (1), Couto (4) y Valero (3)  – hasierako zazpikoa- Zaballa, Permach, Saiz (2), Moré (2), Amilibia (1), Sarriondandia-Ibarra (2), García eta Velasco (o.a.).

Epaileak: Jon Ander Goenaga eta Aitor Gurrutxaga (euskaldunak)

Kanporatuak: Etxeberria (2) super amaratik eta Nerea Gil Zuazotik

Partzialak: 6-1, 10-3, 14.5, 16-8, 19-9, 24-10 –atsedenaldian- 26-12, 30-14, 33-16, 35-17, 36-19 eta 39-19

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores